Trena hartu eta oso gertu dagoen 20rooms batetara abiatu gara:
https://goo.gl/maps/EYtFx8ESY66RGMyc6
Hirurok gela batean egin dugu lo.
Uztailaren 11.
Gosaldu ondoren beste tren bat hartu eta furgoneta alokatzera joan gara.
https://www.aavuokraus.fi/en/matkailuauto/508-2019-fiat-roadcar-r640
Bertatik Tamperera abiatu gara, Karina bisitatzeko intentzioarekin.
Bidean Hämeenlinnan gelditu gara eta bainu bat hartu dugu.
Tamperera iritsi eta Karinaren etxera joan gara, argindarra sortzeko fabrika berritu batean bizi da, apartamentu polita eta edifizo ederra. Terrazan meriendatu dugu eta alaba gazteena etorri da.
Bere etxe ondoko parking batean aparkatu dugu furgoneta eta agurtu ondoren bizikleta txangoa egin dugu kostaldetik.
Eguneko ibilbidea mapsen:
Uztailaren 12a.
Goizean Tampere txirrinduz bisitatu dugu, Hirigunera joan gara eta bi lakuen arteko ur lasterren inguruan ibili gara, ondoren iparraldeko aintzirara gerturatu gara eta sauna baten ondoan eguzkitan egon gara eta bainu bat hartu dugu.
Berriz ere ur lasterren ondotik hegoladeko aintzirara gerturatu gara, furgoneta hartu eta Turkurantz abiatu gara. Tampere asko gustatu zaigu.
Turkun bizikletak hartu eta hirigunea bisitatu dugu, katedrala, jazz kontzertua, kanalaren ingurua...
Furgoneta berriz ere hartu eta Ruissalo irlara joan gara. Bertako itsas ertzeko parking batean aprkatu dugu, bizikletak hartu eta irlaren muturrena daoen kanpingeraino joan gara. Ilunabarrarekin bainatu naiz eta furgonetara itzuli gara.
Eguneko ibilbidea mapsen:
Uztailaren 13a.
Eguna euritsu esnatu da eta eguerdirarte ez du atertu. Archipielago aldera joan gara eta aukeratutako ferrya hartzeko ordu pare bat itxoin behar izan dugu.
Kustavin hartu dugu ferria Pargasera, irla gurutzatu eta beste ferry bat hartu dugu Inniora. Bertan furgonetentzat prestatutako gunera abiatu gara, Soderbyra.
Toki atsegina. Bizikletak hartu eta irla bisitatu dugu. Herri gunean eliza bisitatu dugu eta kaian egon gara tartetxo batean.
Bizikletak berriz ere hartu eta itsas ertzerun abiatu gara hondartza zoragarri batetara iritsi arte. Ondoan etxola bat dago, eta hondartzan egurrezko aulki batzuk, bainatu gara eta lasai-lasai geundela bertako gizon bat eroa bezala azaldu zaigu "what are you doing" galdezka. Egoera desatsegina izan da guk barkamena eskatu arren berak berean jarraitzen zuelako... Kultura talka...
Eguneko ibilbidea mapsen:
Uztailaren 14a.
Goiz esnatu gara eta gosaldu gabe ferria hartzera abiatu gara, bertan zai ginela gosaldu dugu eta ia lehendabizikoak izan arren justu-justu sartu gara.
Zuzenean Espoora abiatu gara goizeko konpetizioak ikustera.
Eguerdian Ruispelto Beachera joan gara eta bertan bazkaldu dugu, eguraldiak kaxkartzeko itxura hartu du eta Anderren sailkatze froga hastera zihoanean sekulako ekaitza bota du eta froga bertan behera gelditu da.
Harmailetara sartzea lortu dugu eta Maria jauzi hirukoitza irabazten ikusi dugu bertatik bertara.
Blai eginda eta hoztuta Helsinky eta Espoo artean dagoen badia baten ertzean dagoen parking batetara joan gara.
Eguneko ibilbidea mapsen:
Uztailaren 15a.
Goiz ibili gara, Anderren sailkatze froga goizeko 10:00etan jarri dute eta juxtu-juxtu iritsi gara.
Ederki saltau du eta 5.20 saltatuta azken postuan sailkatu da. 5.35 oso gertu izan du!
Eguerdian Tapiola auzora gerturatu gara. Etxe arteko belaze batean bazkaldu dugu. Bazkalondon bizikletak hartu eta itsas ertzera gerturatu gara. Toki polit bat topatu dugu eta bertan lo egitea erabaki dugu. Furgonetara itzuli eta estadiora itzuli gara arratsaldeko frogak ikustera.
Aukeratutako tokira itzuli eta afal ondoren paseo bat eman dugu.
Eguneko ibilbidea mapsen:
Uztailaren 16a.
Gosaldu ondoren furgoneta bi gau lehenago lo egin genuen aparkalekuan utzi dugu eta bertatik txirrinduz Helsinky bisitatzera abiatu gara.
Beraiek bazkaltzera joan dira eta guk turismoa egiten jarraitu dugu.
Arratsaldean estadiora joan gara eta Anderren finala ikusi dugu. Oso baldintza onak izan dituzte beroketan eta Ander oso ondo ari zen. Froga hasi eta haizea moteldu egin da. Ondo saltatu du baino pittin bat nekatuta somatu dut. 5.20 saltatuta 8. gelditu da. Juanluk ez du ondo saltatu...
Eguneko ibilbidea mapsen:
Uztailaren 17a.
Furgoneta mugitu dugu:
https://goo.gl/maps/EBFc72dQ33VTTVcr7
Bertatik bizikletak hartu eta aurrekoan gurutzatu genuen parke berdina gurutzatu eta estadi Olinpikotik barrena Anderren hotelera gerturatu gara. Juerga ederra bota zuen aurreko gauean... Maria, Atahoui eta Ander agurtu ditugu eta Luisekin bazkal ondoren gelditu gara bizkletaz Helsinky bisitatzeko asmoz.
Helsinkyko Central Libraryra joan gara. Ikusgarria! Bertan ondo eta merke bazkaldu dugu. Luis azaldu da eta bizikletaz itzuli ederra eman dugu. Sibeliusen omanaldiko eskultura, Seurasaari irla, Sompasauna urte osoan zehar irekita dagoen sauna autogestionatua, Uspenskin katedrala eta afari merienda, Sinebrychoff parken.
https://goo.gl/maps/bX5YLu4kEJbPdzAY9
Luis hotelean agurtu, furgoneta jaso eta Helsinkiko mendirik altuenari bisita egin genion:
https://goo.gl/maps/EMVMYjXmCFkawiZ8A
Ondoren, berriz ere badiaren ertzeko parkinera lota.
https://goo.gl/maps/he5ix46QP7E8ym4B7
Eguneko ibilbidea mapsen:
Uztailaren 18a.
Goizean goiz jeiki eta Xabiren matrikula egitera Tapiolako liburutegira joan ginen.
https://goo.gl/maps/g4hXaFQUGstmMZ256
Bertatik txirrinduz Alvar Alto arkitektoaren etxea ikustera abiatu ginen (aurreko gauetako batean lo egin genuen parkinaren ondoan dago). Berriz ere parkinera, furgoneta txukundu eta itzultzeko tokira joan. trena hartu eta aireportura.
Aireportuan berriz ere elkartu gara Luisekin eta epailearekin, eta Arturren gurasoekin!
Xabi beste abio batean bidaiatu zuen, bera Bilbora eta gu Miarritzera. Ander eta Libe etorri ziren gure bila eta ni Tolosan gelditu nintzen lotan, beraiek berri Arribera eta Ander gero berriz ere Donostiara Xabiren bila...
Eguneko bilbidea mapsen: