Gauza eder asko ikusi ditugu azken hilabeteetan eta... ikusteko gelditzen zaizkigunak! Baino gertatu zaigun gauzarik ederrena ezagutu dugun jendea eta jaso dugun babesa izan da. Iritsi aurretik telefonoz zein e-mailez hartu eman dexente izan genuen Pedrorekin (New Yorken lau urte daramatzan Tolosako gazte ausart eta jatorra), Patxi eta Jaionerekin (NYn 10 urtetik gora daramatzaten Donostiako bikotea) eta Inaki Bastarrikarekin (New Jerseyen 25 urtetik gora daramatzana, mundu guztian zehar ibili dena eta bere bizitzarekin liburu mardul eta eder bat idatzi daitekeen Tolosarra -egunen batean baimena eskatuko diot eta luzeago idatziko dut bere istorioei buruz-). Hemen ginela, David eta Iranzu (Bilbotarra eta Larrasoainar bikotea) bere alaba Leirekin iritsi ziren New Yorkera eta beraiekin ere astero hitzorduren bat izaten dugu.
Pedrok eta Stephiek hasierako egunak askoz ere xamurragoak egiteaz gain (koltxoi puzgarriak erosi, erosketak non egin azaldu, hamaika gonbite piszinara, afari-meriendak egitera, barbakoak...) orain ere astero-astero bisitan etortzen zaizkigu, Maren eta Eunateri etxeko lanekin laguntzen diete... hor egoten dira beti. Mila esker!
Davidek eta Irantzuk umeak hartu dizkigute hauek jai izan dutenean eta Ixaskunek eta biok lana izan dugunean, etxeko lanekin lagundu diete ere eta hor egoten dira beti laguntza emateko prest. Mila esker!
Patxik eta Jaionek asko animatu gintuzten etorri aurretik, eta zalantza asko genituenean ere (pisua non alokatu, nola...) erabiak hartzen ere. Hemen ginenetik kontaktuan jarraitu badugu ere ez dugu aukera handiegirik izan beraiekin elkartzeko (nesken urtebetetzera etorri ziren bere seme Julenekin) baina pasa den igandean bere etxera gonbidatu gintuzten eta egun zoragarria pasa genuen, Queens-eko Forest Hills Gardens-en (lotura ingelesez dago baina gazteleraz ere jarri daiteke) bizi dira, auzoa 1900 inguruan eraiki zen Tudor estiloarekin eta zinez ederra eta ikusgarria da. Tertuli eder eta interesgarrain pasa genuen eguna eta hauteskundeen emaitzen zapore gazi-gozoarekin etxerako itzulia egin genuen. Mila esker!
Pasa den ostegunean Thanksgiving Day ospatu genuen (urteko egunik seinalatuenetakoa da); familiak elkartzen dira eta Turkey (Indioilarra) famatua jaten dute. Guk famili zoragarri baten babesean ospatzeko suertea izan dugu. Konta ezinak dira Inaki Bastarrikarekin hitz egin dugun aldiak. Oso maiz deitu izan digu, zerbait behar ote genuen, zer moduz ginen, gu ezagutzeko gogo handia zuela esateko... Eta noiz, Thanksgiving Day baino egun hoberik elkar ezagutzeko? Inaki, New Jerseyeko South Brunswick herrian bizi da bere emazte Ruthekin. Goizean goiz trena hartu eta 50 minuturen bueltan hango estazioan topatu ginen berarekin. Agur goxo eta atsegina egin zigun, autoa hartu eta mundu berri baten barrena abiatu ginen, baso zabalak, famili bakarreko etxeak, urbanizazio dotereak... inguru ederra. Hemen autoa ezinbestekoa da, bizlagunaren etxera joateko ez bada, beste guztirako beharrezkoa da. Amaya, Inakiren eta Ruthen alabaren etxean pasa genuen eguna, bere Senar Brett eta Juliana eta Tommy bere seme-alabekin. Jose (beste semea) eta Jill, bere hiru semeekin, Kyle, Aidan eta Jack ere gurekin izan ziren. Jaki zoragarriak prestatu zituzten (Turkey famatua nagusi izan zen noski!) eta eguna jan-edanean eta giro ezin hobean joan zitzaigun. Gaua berriz Gloria (alaba) eta Cherylen etxean pasa genuen (hauek Noah izeneko mutikoa dute). Goizean gosari aparta egin ondoren Princeton Unibertsitateko kanpusa ikustera joan ginen (bizi diren tokitik oso gertu dago). Unibertsitatea 1748an hasi zen lanean eta garai hartan eraikitako inguruan ibili ginen; zoragarria! Estatu Batuetako unibertsitate hobenetarikoa omen da, bertan zenbait Nobel saridunak irakasteaz gain Albert Einstein ere irakasleen artean egon zen. Mila esker Inaki, Ruth, Amaya, Brett, Jose, Jill, Gloria eta Cheryll! Eta marrubizko muxuak Tomy, Juliana, Kyle, Aidan, Jack eta Noahrentzat!
Eta eskerrak emateko garaia izanik, nola ahaztu familiakoak eta lagunak, idatziz, skypen bitartez edo besterik gabe gurekin maiz gogoratzen zaretenak eta horrebeste indar bidaltzen dizkiguzuenak. Mila esker denoi!
Eta eskerrak emateko garaia izanik, nola ahaztu familiakoak eta lagunak, idatziz, skypen bitartez edo besterik gabe gurekin maiz gogoratzen zaretenak eta horrebeste indar bidaltzen dizkiguzuenak. Mila esker denoi!