Sarrera honetan New York-i buruz "El PAis" egunkarian ateratako zenbait artikuluen loturak jarriko dizkizuet:
Saturday, June 8, 2013
Thursday, May 23, 2013
Hitzarako elkarrizketa
Hemen duzue Joxemi Saizarrek Hitzarako egin digun elkarrizketa. Berak galderak bidali dizkigu eta guk idatziz erantzun. Gehiago luza gintezkeen baino agian aurrerago ata atalka egiten saiatuko naiz.
-
Nolatan
animatu zineten New Yorkera joateko?
Izaskunen
aspaldiko ametsa familia osoa atzerrira joatea zen eta urte batzuk
zeramatzan aukera ezberdinak aztertzen. Dena den, seme-alabak txikiak
zirela eta nik traba ugari ikusten nituen eta gaia atzeratuz joan
ginen. Orain dela bost bat urte ametsa egia bihurtzen hasteko garaia
zela ikusi genuen. Horretarako Izaskun egonaldi interesgarria
eskainiko zion ospitale baten bila hasi zen eta ni nire aldetik,
baimen ordaindu bat lortzeko aukerak handituko nituelakoan,
doktoradutza egiteko bidea hasi nintzen. Gauzak horrela orain dela
hiru urte Izaskunek New Yorkeko Memorial Sloan-Ketterin Cancer Center
ospitalean elkarrizketa bat egiteko aukera izan zuen. Urte beteko
egonaldia egiteko eskaintza egin zioten eta ondoren, hemen ginelarik
beste urte beterako luzatzeko aukera eman zioten.
-
Zein
zailtasun izan zenituzten?
Estatu
Batuetara hiru ilabete baino denbora luzeagoz etortzeko asmoa izanez
gero bisadua behar da eta hori lortzeko dokumentazioa hemen egongo
zaren lantokiak, ikastetxeak edo unibertsitateak bideratu behar dizu.
Hau izan zen lehen pausua. Ondoren pisu baten bila hasi ginen eta
azken unerarte ez genuen ezer topatu, eta topatu genuenean kontuak
egin genituen eta diruz oso-oso larri ibiliko ginela ohartu ginen,
hemen pisu bat alokatzea ikaragarri garestia baita. Hala ere aurrera
egitea erabaki genuen. Behin hemen ginelarik lehengo bi egunetan
pisua hutsik zegoen eta gaizki ulertu baten ondorioz argindarrik gabe
ere egon ginen. Bidai eta aldaketaren urduritasunaz gain lehengo bi
egun horiek iritsiera gogor xamarra egin zuten. Hortik aurrera
zailtasunak-zailtasun, dena hobera joan da.
-
Zertan
ari zarete lanean edota ikasten?
IXA:
Ni hematologian aditua naiz eta hemen hezur muineko edo odoleko
zelula amen trasplante unitatean lan egiten dut. Memorial
Sloan-Ketterin ospitalea odoleko zelula amen trasplantean Estatu
Batuetako onenetarikoa da. Urtean 400 bat trasplante egiten dituzte
eta sekulako ikerkuntza proiektuak dituzte. Hona emaile konpatiblerik
ez duten gaixoentzako trasplante teknika berriak ikastera etorri
nintzen. Bereziki zilbor esteko zelula amen trasplantean ari naiz
lanean.
Andu:
Nik lehendabiziko urtean Eusko Jaurlaritzak material didaktikoa
sortzeko eskaintzen dituen beketako bat irabazi nuen eta ariketa
fisikoa eta osasunaren inguruko web horri didaktiko bat egin nuen.
Norbaitek ikusi eta erabili nahi izan balu, hau da helbidea:
https://sites.google.com/site/gureosasunahobetudezagun/
Aurten
berriz, nire kabuz, entrenatzaile pertsonal gisa ari naiz. Oso
interesgarria suertatzen ari da. Mundu guztiko bezeroak izan ditut.
-
Zein
izan dira zuen bizipen nagusienak?
Eguneroko
bizitza “erosotik” ateratzeak kosta egiten du. Hasiera gogorra
izan zen. Herrialde berri bat, hizkuntza “ezezaguna”, lagunik edo
senitartekorik ez... Orain, atzera begiratzean eta konturatzean,
zerotik hasita berriz ere gure bizitza eraikitzeko gai izan garela
poz handia ematen du. Munduko txoko askotako lagun ugari egin
ditugu. Honek azalpentxo bat behar du. Manhatanen ondoan Roosevelt
Island izena duen irla txiki batean bizi gara, eta bere kokapena dela
eta (Nazio Batuetatik gertu eta bi unibertsitate eta ospitale
handietatik gertu dago) mundu guztiko jendea bizi da bertan. Ideia
bat egiteko, eskolan 56 herrialde ezberdineko ikasleak daude. Lagunaz
gain, hizkuntza berri bat txukun xamar ikasteak mundu berri batetarako
ateak irekitzen dizkizu.
Ixa:
nire kasuan famili eta lan bizipenak izugarri aberasgarriak izaten
ari dira. Ospitalean hasiera ez zen xamurra izan. Giroa oso
lehiakorra da, baina lan asko egin ondoren, izugarri baloratua
sentitu naiz. Egunero zer edo zer interesgarria ikasteko aukera
izaten ari naiz.
-
Urte
t,erdi baino gehiago daramazue. Espero zenutena aurki al duzue, bete
dira zuen itxaropenak?
Gure
hasierako asmoak, bi maila hartzen zuten, Izaskunen lana eta
formazioa eta familia bezala esperientzi berri bat bizitzea. Biak
izugarriak izaten ari dira.
-
Zer
egin zaizue harrigarrien horko bizimoduan?
Hemen,
toki guztietan bezala, bizimodu ugari daude eta zaila da orokortzea.
Gure eguneroko bizimodua ez da horrenbeste aldatu, eskola, lana,
kirolak, musika... Asteburuetan mendi bueltan bat egitea faltan
botatzen dugu, hori bai.
-
New
York handia da. Nola eragiten dizue horrek eguneroko bizimoduan?
Handi
izan arren metroan edozein tokira nahiko bizkor iristen zara. Gainera
esan bezala pasa den urtean seme-alabak bizitza osoa ia irlatik atera
gabe egiten zuten. Eskolara joateko adibidez bost minutu oinez
besterik ez dituzte behar. Aurten, gure alaba zaharrenak, Marenek,
Manhattango beste puntan dagoen eskola batetara joaten da eta 40
minutu inguru behar ditu metroz hara iristeko. Izaskunek 25 minutu
behar ditu lanera joateko, horretarako ikusmira paregabea duen
teleferikoa hartzen du eta gero 10 minutu oinez. Ni berriz, ahalik
eta gehien txirrinduz mugitzen naiz. Pentsa baino bide gorri gehiago
daude hemen. Bestaldetik, New Yorkek berde gune eta parke ugari ditu
eta horrek arnas handia ematen dio hiriari.
-
Hizkuntzarekin
nola moldatzen zarete? Seme-alabek zuek baino gehiago aurreratu al
dute?
Umeentzat
eta niretzat lehendabiziko hiru edo lau hilabeteak gogorrak izan
ziren. Izaskunentzat ere ez zen erraza izan, ingelesa jakin arren,
lan eremu batean erabat ingelesez aritu beharrak badu berea eta.
Orain berriz, sinestezina da gure seme-alabek ingelesa nola egiten
duten ikustea. Nire mintzalaguna (astean hiru aldiz elkartzen gara
eta ordu betez ingelesez eta ordu betez gazteleraz aritzen gara)
afaltzera gonbidatu nuen orain dela aste batzuk eta harrituta gelditu
zen, “zure seme-alabak diirela jakingo ez banu bertan jaiotakoak
zirela pentsatuko nuke” esan zidan. Nire kasuan, aurrerapen handia
egin dut (ez zen zaila!) eta orain nahiko txukun moldatzen naiz eta
Izaskunek ez du inongo arazorik. Garbi dago umeek guk baino gaitasun
handiagoa dutela hizkuntza berri bat ikasteko (eta beste edozein
gauza seguraski...) baino bestaldetik, beraiek inmersio ia erabatekoa
izan dute, eskolan 6 ordu, lagunekin ingelesez, etxeko lanak,
telebisioa... Gure kasuan berriz ordu gehiago pasa ditugu bakarrik
ingeleseko interakziorik izan gabe eta etxean euskaraz hitz egiten
jarraitu dugunez... ba zailagoa da beraien mailara iristea.
-
Hezkuntza
eta osasungintzan aritzen zarete lanean hemen. Zein desberdintasunak
ikusten dituzue alor horietan hor?
Osasungintza
hemen negozioa da eta ospitale gehienak pribatuak dira. Obamak
osasungintzako erreforma aurrera eramaten saiatzen ari da, Bush-en
garaitik gauzak asko obetu dira ( ez nahi adina!). Errekurtsorik ez
daukan jendeak “Medicare” badu eta horrek asistentiza mediko
oinarrizkoa bermatzen die. Hango osasungintza sistema izugarrizko
altxorra da eta zaindu egin behar dugu. Bestalde hemen ikerkuntzak
asistentzia klinikoarekin lotura estua du. Oinarrizko ikerlariak eta
medikuak elkarrekin lan egiten dute eta ikerkuntza eguneroko lanaren
atal bat da. Erizainei hemen ardura asko ematen zaizkie eta
medikuekin talde lana oso ondo antolatua daukate.
Hezkuntza
arloan nabarmentzekoa da arlo praktikoari ematen dioten garrantzia.
Ingelesa arloan adibidez hizkuntza tresna gisa ulertzen dute eta
tresna horren komunikatzeko lau bide nagusiak lantzen dituzte (hitz
egin, entzun, irakurri eta idatzi). Asko idazten dute, asko
irakurtzen dute eta ahozko aurkezpen ugari egin behar izaten dituzte.
Zientzia arloa oso-oso praktikoa da. Oso txikitatik metodo
zientifikoa erabiltzen hasten dira, bere ikerketa xumeak eginez.
Gutxiago gustatu zaiguna zera da, gizarten adibidez, ia erabat Estatu
Batuetan oinarritzen direla; atzerriko hizkuntzarik ez dute ikasten
eta Gorputz Hezkuntzari ez diote garrantzi handirik ematen (hau agian
gure eskolaren arazoa da, zeren Marenen eskola berrian soinketa oso
ondo antolatua dago). Bestaldetik urtero kanpoko ebaluaioak dituzte
eta horrek presio handia eragiten die bai eskoleei eta bai
irakasleei. Bukatzeko esan gure umeak dohainik diren eskola
publikoetara joan direla eta oso pozik gaudela izandako
esperientziarekin.
-
Denbora
azkar pasatzen ari al zaizue? Bisita asko izan dituzue. Horrek
laguntzen du edo herri mina handiagotzen du?
Denbora
beti pasatzen da azkar! Familarteko eta lagun ugari izan ditugu
bisitan eta beti ilusio handiz bizi izan dugu. Oso-oso ederra izan
da bisitan etorri deiren guztiekin izan dugun esperientzia. Gure
harremanak indartu dituelako sentsazioa dugu. Gauza bat da lagun eta
senitartekoekin Tolosan izan dezakegun harremana eta beste bat etxe
berean toki gehiegirik gabe elkar bizitza egin behar izatea. Benetan
aberasgarria izan dela. Hauek alde egiterakoan, eta batez ere
lehendabiziko urtean malko batzuk bota izan genituen, baino berehala
hemengo zereginetara bueltatu eta kitto. Lagunak eta senitartekoak
faltan bota ditugu baino herri min handirik ez dugu izan.
-
Itzultzeko
epearekin atera zineten. Horrek laguntzen du?
Zalantzarik
gabe. Ezin dugu sikiera imajinatu ere zer izango den zure bizimodua
atzean behartuta utzi behar izatea jakin gabe noizbait itzultzerik
izango ote duzun, buff! Orain dela ia bi urte Tolosatik irtetzean
tristura eta malko ugari egon arren abentura “eroso” bat hastera
gindoazela bagenekien. Lana, pisua, eskola... bizitza duin eta
interesgarria genuen aurrean. Honetaz gain bagenekien “gure”
Tolosako bizitza bertan gelditzen zela gure zai.
-
Gehien
gogoratzen duzuen hemengo janaria.
Hemen
denetarik topatu dugu baino hango arraia bota dugu faltan.
-
Hor
aurkitu duzuen janari berri gustokoa.
Hemen
mundu guztiko janaria topa daiteke, Japoneko eta Mexikoko janaria
modan dago (naiz eta seguraski hemen eskaintzen dutena hango benetako
sukaldearekin zerikusi gutxi izan...). Ezagutu arren lehen ez genuen
“guakamolea” egiteko ohitura eta orain maiz egiten dugu.
-
Gehien
gogoratzen duzuen hemengo lekua.
Aralar
eta iparraldeko kosta.
-
Hor
aurkitu duzuena.
Asko
daude, kotxerik ez dugu eta horrek asko mugatzen du, baino inguru hau
oso ederra da. New Yorken asko esango nituzke, baino bat
aukeratzekotan Brooklyn Bridgeko Brooklyngo aldeko parkeak eta
ikusmira esango nuke.
-
Newyorktarren
definizioa.
New
Yorkeko definizioa “mundu bat hiri batean” izan zitekeen. New
Yorken mundu guztiko jendea dago eta gehien gustatu zaiguna elkarren
arteko errespetua izan da. New Yorkeko jendeak ez oso atsegina
izatearen fama du, baino guk batez ere esperientzi positiboak izan
ditugu jende gehienarekin.
- Udan
itzultzekoak zaretela uste du. Hala al da edo luzatu egin behar duzue egonaldia?
Udan
bi urte beteko dira eta Izaskuni bertan gelditzeko aukera eskaini
dioten arren itzuli egingo gara.
Monday, April 8, 2013
Udaberriaren zain
Gaur epelago esnatu da eguna. Bazen garaia! Azken hiru hilabeteetan oso egun gutxitan izan gara zero gainetik. Hau hotza pasa duguna! Pasa den astean beisboleko sasoia hasi zen eta badirudi horrekin batera udaberria kalean pasa beharko ditugun orduak goxatzera etorri dela.
Negua luze egin zaigu. Tenperatura baxuak eta bixitari gutxi izateak lagundu dute horretan. Azken asteak berriz oso mugituak izan dira. Xabier (koinatua) eta Josuren bixita izan genuen. Ixak eta Xabik Manhattango maratoi erdian parte hartu zuten, ederki parte hartu ere! Sekulako hotza pasa arren esperientzi ahaztezina izan zela diote biok. Aste horretan ni Lazkaora joan nintzen. Bakarrik itzulita nire aitaren etxean gelditzea erabaki nuen. Azken finean bidaiaren arrazoi nagusietako bat berarekin ahalik eta denbora gehien igarotzea zen eta. Bigarren arrazoia Donostian ospatu zen Beteranoen Europako txapelketa zen. Polita izan da horrelako txapelketa batean etxean partehartzea. Familiartekoak eta lagunek sekulako harrera egin zidaten eta aste ederra pasa nuen, baina hala ere, sentsazio arraroak izan nituen; "etxean" egon arren ez nintzen etxean bezala sentitzen. Nongoak garen galdetzen digutenean toki fisiko bat aipatu ohi dugu. Gehien maite ditudan horiek dauden tokikoa naizela erantzungo nuke nik orain.
Xexar eta Mirian eta Maddalen eta Deñe izan ditugu apopilo baita ere.
Orain egun gutxi duela bi hilabete grabatutako irudiekin egindako saioa bota zuten telebistan. Zintzo esango dizuet beste zerbait espero genuela. Saioaren formatoa ez zitzaidan gustatu. Irudiak azkarregi montatuta, bata bestearen gainean ia, zenbait pasarte behin eta berriz errepikatuta... Hala ere, hori hautu tekniko bat besterik ez da eta horretan nik ez dut ideiarik eta nire ezjakintasunetik ematen dut nire iritzia. Bestetik, irudiak grabatzerakoan guk ez genekien oso garbi saioa nondik nora joango ote zen. Lan esperientzien inguruan izango zela bai baino ezer gutxi gehiago. Nire ustez, horrelako programetako interes handiena jendearen bizipenak dira eta saioak ez du hori gehiegi azaldu, datu orokerretan gelditu da baloitzaren bizipenei kasu gehiegirik egin gabe. Gu zertan ari garen eta nola sentitzen garen baino gehiago etortzeko tramiteak errazak izan ote ziren jasotzea interesatu zaie... Nire ustez askoz ere saio interesgarriagoa egiteko aukera galdu dute. Bada gehiegi gustatu ez zaidan beste gauza bat. Olatz Arrietak (bere lana oso ondo egin zuen eta oso atsegin egon zen gurekin) gure blogetik irudiak hartzeko baimena eskatu zidan eta arazorik ez genion jarri. Gauza bat da irudiak baimenarekin hartzea eta beste bat irudiak ETBkoak balira bezala azaltzea ("irudi hauek familiak utzitakoak" edo azaldu behar litzateke). Gainera gure bizitzari buruz ezer gutxi esan eta bapatean gu jolasean eta patinatzen azaltzea pittin bat tokiz kanpo ikusi nuen. Are eta gehiago irudi horiek etorri berriak ginenekoak zirenean, orain dela 20 hilabetekoak eta udarakoak, saioakoak 5 gradu zero azpitik egiten zuen negu gorriko egun batean grabatuak izan zirenean...
Saioan guk esandako gauza asko azaldu ez zirenez ideia pare bat sakondu nahi nituzke. Zertan da desberdina hemengo lan egiteko era eta hangoa? Gure esperientziaz idatziko dut. Ez dakit zein puntutaraino orokortu daietekeen... Guk gizarte askoz ere meritokratikoagoa topatu dugu. Hemen nondik zatozen ez du garrantzi handirik. Egiten duzuna ondo egiten ote duzun da gehien inporta zaiena, Indiarra, Europearra, Afganoa, Txinatarra... ote zaren kontuan hartu gabe. Zure lana ondo egiten baduzu ondo, bestela aukera asko dituzu esplikazio gehiegirik gabe zure burua kale gorrian ikusteko. Honek alde onak eta txarrak ditu. Ez naiz horretan luzatuko, norberak azter ditzala alde txar eta on horiek. Futbol profesionalaren (edo diru asko mugitzen duen goi mailako beste kirolen bat) kontratatzeko eskemekin egiten dut konparazioa. Bertan talde bakoitzaren gaitasunen arabera jokalari edo entrenatzaile hoberenak kontratatu nahi dituzte eta gauzak bide onetik ez doazenean jokalari edo eta entrenatzailea aldatu eta "hobe" baten bila doaz. Hemengo lan merkatua hala da.
Hemen bestaldetik "egin beharreko zerbait duzu" eta hori bukatzeko data konkretu bat. Dagokion egunerako lana behar bezala eginda dagoen bitartean, zu nola antolatzen zaren ez zaie horrenbeste inporta. Ni ez naiz sistema kapitalista gordinaren defendatzailea baino hemen konpetentzia hain da handia, zure bizilagunak eskeintzen duenaren parean ez bazaude zureak egin duela. Euskadin berriz, eta batez ere administrazioan, hau da Hezkuntza eta Osasungintza publikoetan gauzak ez dira beti horrela ikusten. Nire ustez funtsezkoa da, gure neurrian, ahalik eta zerbitzurik hoberena eskaintzen saiatzea eta nire esperientziak erakutsi dit han gauzak ez direla beti horrela. Maiz "apoltronatu" egiten gara gure seguridadean. Noizbait honako kontzeptua entzun nuen "cliente cautivo", eta batzuetan gure ikasleak eta pazienteak horrela ikusten ditugula iruditzen zait. Honen gainean luze pentsatzeko ideia interesgarria iruditzen zait.
Nahi baino gehiago luzatu naiz eta agian egunen batean denbora gehiago hartuta gai honi buruz nire iritzia zabalago eta hobeto argudiatuta azalduko dizuet.
Egun batzu barru bideoa...

Tuesday, February 12, 2013
2013. iritsi da
Denbora hegan doa.
Lehengo batean lagun bati esaten nion honez gero Tolosan biziko bagina bezala gaudela. Aldeak-alde, orain hemen daramagun eguneroko bizimodua hangoaren oso antzekoa dela iruditzen zait. Goiz jeiki, lana, eskola, etxeak eta familiak eskatzen dituen lanak (etxea txukundu, otorduak, erosketak, labadorak...), eskolaz kanpoko ekintzak, entrenamenduak... Badago alde nabaria, "munduko hiriburuan" egon arren zenbaitzutan preso sentitzen naiz. Euskal herrian oso distantzi laburrean ekintza agitz desberdinak egiteko aukera izan dezakezu: Donostiara joan (edo Bilbora, Gasteizera, Baiona edo Iruñara, inor ez dadila hasarretu), hondartzara, mendira, Iparraldeko txoko zoragarrietara, eskalatzera, eskiatzera... Hemen berriz, mugitzea asko kostatzen zaigu, kotxerik ez dugu eta garraio publikoan mugitzeko denbora asko behar da. Ez nuke nahi gaizki ulertzea. Hemengo esperientzia ikaragarria izaten ari da, dudari gabe, baino hango bizimoduak gehiago hasetzen nau. Zer nahi duzue esatea, halaxe sentitzen dut...
Sekulako hotza izan dugu azken ilabetean, 10 grado zero azpitik ia egunero eta hemen dabilen haizearekin sentsazioa ikaragarria da. Azken egunetan Euskal Herrian bezala elurra bota du eta ederki gozatu dugu.
Orain dela 10 egun ETBrako lana egiten duen Olatz Arrietarekin egun osoa pasa genuen elkarriketak eta irudiak grabatuz. Badirudi ETBk "Euskaldunak munduan" tankerako programa bat egin nahi duela eta frogarakoan parte hartuko dugu. Ikusiko dugu zerbait txukuna egiten ote duten grabatutakoarekin. Olatzekin eta bere lankideekin oso egun polita, eta hotza!, pasa genuen. Datozen asteetan jarriko omen dute telebistan.
Gaur hiru bideo utziko dizkizuet.
1. Azken ilabeteko irudiak:
2. ETBrako grabaketako "behind the scene":
Programaren gure zatiaren laburpena:
https://www.eitb.eus/eu/telebista/bideoak/osoa/1304014/bideoa-new-yorken-bizi-den-euskal-herriko-familia-olatz-arrietarekin/
https://www.eitb.eus/eu/telebista/bideoak/osoa/1304014/bideoa-new-yorken-bizi-den-euskal-herriko-familia-olatz-arrietarekin/
3. Anderrekin grabatutako "How to make an origami boat" tutoriala. Umeek horrela hitz egin arren, ez Ixak, ez nik ez dugu horrela hitz egiterik lortu, ezta lortuko ere...
Sunday, December 16, 2012
Azken ilabetetako kontakizun laburtua
Honez gero nituen jarraitzaile fidelak aspertu egingo ziren eta jadanik inor gutxi gerturatuko da lehiotxo honetara. Ez da harritzekoa, azken aldi honetan ez nabil batere fin eta! Aitzakiak baditut dena den: lana, etxea, entrenamendua, erosketak, umeak, ingelesa, hiria... gauza asko benetan.
Konturatu orduko bigarren txanda hau hasi genuenetik lau ilabete pasa dira. Bigarren urte hau apostu latza izan zen, Ixak ez zuen inolako diru iturririk lortu eta nik soldatarik gabeko baimen bat eskatu nuen. Gauzak honela etxean diru pixka bat eskatu eta ezaguna den gure inkonszientzia guztiarekin hona itzuli ginen.
Kontua da gauzak bideratzen joan direla eta Ixak, egiten ari den lan ederrari esker diru sarrera batzuk lortzen hasi da eta nire bussines berriak ere bere emaitzak ematen hasi da. Personal trainer bezala ari naiz eta oso-oso aberasgarria suertatzen ari da. Mundu guztiko jendea ezagutzen ari naiz (Mongolia, India, Jordania, USA) eta gustatzen zait gertuko harremana eta jendearen esker ona. Oso helburu desberdinekin gerturatu dira niregana, bizkarreko mina, forman jarri, pisua galdu, estresa gutxitu, eta nola edo hala bakoitzarekin bere bidea egiten ari gara; psikologo traza hartzen diot nire buruari batzuetan...
Umeak berriz oso ondo ari dira.
Maren goizeko 6:30etan jeikitzen da egunero eta bakar-bakarrik Union Square-aino joaten da metroa hartuta. Azaroan "student of the month" izendatu zuten eta honako diploma hau eman zioten:

Eta gu nola ez baba dariola...
Aste honetan elkarrizketa bat egin diote aldizkari elektroniko batean:
Eunate, Libe, Ander eta Xabier irlako eskolan jarraitzen dute eta primeran ari dira baita ere. Eunatek ere izan du berri aipagarria; "Youth leadership congress" batetarako gonbitea jaso du! Izugarria da ingelesez nola hitzegiten duten. Pasa den astean nire bezero batekin topatu ginen kalean eta ondoren berarekin lanean ari nintzela nire seme-alaben hitz egiteko erarekin txundituta gelditu zela esan zidan: "they speak like native speakers!". Bueno, seguraski nire ingeles kaxkarra ezagutzen zuenez harridura oraindik handiagoa izango zen :)
Ixa berriz pasa den astean Atlantan ospatu zen kongresu batean izan zen. Poster bat aurkeztu zuen eta oso pozik etorri zen. Nik, dudarik gabe, egiten dudana maite dut, baino Ixa ikusita batzuetan inbidi pixka bat ere sentitzen dut, berea benetako pasioa da. Zorionekoak gu.
Azken ilabete hauetan gertakizun ugari izan dira: Annie eta Will lagunen ezkontza, Hauteskundeak, Sandy, Maratoia bertan behera gelditu zen... Eta lagunak ere izan ditugu hemendik, Marisa eta Ander, Lazkaoko aspaldiko lagun batzuk (Iñaki, Mikel, Julen, Anartz...) maratoia korritzera etorri ziren, eta horren ordez turismoarekin konformatu behar. Egun atsegina pasa genuen elkarrekin. Gehien espero genuen bisita, dena den, Irenena izan zen. Etxepare Institutuak "New York Basque cultural exchange" antolatu zuen eta bertan izan genuen izeba/koinata maitatua. Lana zela eta nahi baino gutxiago izan ginen berarekin baino une magiko batzuk ere izan ziren. Aizpearen goxotasuna eta Mikelen eta Eñauten jatortasuna ere aipatzekoak dira. Mila esker denei! Herri mina boroborrean izan genuen egun horietan zehar.
Nire nagia dela eta Maren hasi da orain bideoekin. Ondorengo hau berak egindakoa da (argazkian klikatu).
Eta azken hau, Etxepare institutuari esker New Yorken gozatu genuen uneen laburpen bideoa:
Wednesday, November 14, 2012
Soccer league
Udazkena oso garai ederra izan ohi da New Yorken. Eguraldi ona, kolore ederrak eta soccer season. Aurten gure seme-alaba guztiak parte hartu dute eta 12 astez astero bi entrenamendu eta partidu bat jolastu dute. Bost umeak bost talde desberdinetan egonda, larunbatak maiz, maratoi amaitezinak izan dira; goizeko 9 t'erdietatik hasita arratsaldeko bostak arte! Egia esan, ederki pasatzen ari dira (datorren larunbatean azkeneko partiduak jolastuko dituzte) eta oso ekimen aberasgarria izan da.
Irlako webean artikulu hau jarri dute soccer leagueri buruz:
http://rooseveltislander.blogspot.com/2012/11/exciting-season-recap-of-2012-roosevelt.html
Eta hau gure umetako bakoitzari buruz:
Irlako webean artikulu hau jarri dute soccer leagueri buruz:
http://rooseveltislander.blogspot.com/2012/11/exciting-season-recap-of-2012-roosevelt.html
Eta hau gure umetako bakoitzari buruz:
- Xavier Martinez was omnipotent during the games... he was everywhere, right behind the ball. Egi oso-osoa da!
- The green team's power comes from a strong offense often carried by Manuel Correa, Liebe Martinez, and Tenzin Dhasel. (Nahiz eta Libe defentsa lanetan ibili den... ederki ibili ere)
- Ander Martinez who zoomed across the field with determination and solid skills.
- Maren Martinez is one of the best defender in the Seniors' league; with her Spanish background (ejem...), she held off 90% of the attacks against her defensive position.
- Eunateri buruz ez dute ezer berezia idatzi, baino sekulako defentsa lank egin ditu bere taldean.
Xabier's team
Ander's team
Libes's team
Eunate's team
Maren's team
Wednesday, October 31, 2012
Sandy
Gauza asko ditut hemen kontatzeko baino beste batetarako utziko ditut. Badakit zuetako asko kezkatuta egon zaretela gugatik. Ekaitza handi hau nola bizi izan dugun kontatuko dizuet.
Laburbilduz, nahiz eta New Yorkeko zenbait tokietan (Caribea eta ekialdeko kosta guztian ere) ikaragarria izan den, gurean nahiko lasai joan da dena eta aztoramendu handirik gabe pasa ditugu egun hauek.
Orain bideoa, audioa eta argazkien bitartez ikusi, entzun eta sentitu.
Hasi aurretik:
Eta ondoren:
Audioa:
Info 7 irratia
Eta denok lasaitzeko: Gu (ni kameraren atzean nago!) ekaitzaren ondoren:
Beste gauzatxo bat. Azken aldian Facebook gehiago erabiltzen hasi naiz, beraz kontu bat baduzue kontaktuan jarri nirekin eta "lagunak" egingo gara!

Subscribe to:
Posts (Atom)