Urte bat New Yorken
zoazte bizitzera
hasieran ikusi
gero ikastera
urtea etxetikan
kanpo igarotzera
ta buelta iritxi arte
hiria ikustera.
Gero batzuk bisitan
hau bai zalaparta
nahiz eta ideia den
on, ona aparta
hitz eiteko aukera
edukiko deu ta
nahiz gero bagoazen
abioia hartuta
Doinua: Txuriko
Agur Andu, Ixaxkun
Maren ta Eunate (bis)
ondo pasa New Yorken
ta abendurate (bis)
Agur zuei ere bai
Ander, Xabi, Libe (bis)
han ondo portatzea
izango da hobe (bis)
Doinua: Orbelak airez-aire
Oraindik ez gara jabetu urte osorako etorri garenik. Gestio gehienak egin ondoren, turisten gisa gabiltza, Mattinek zioen bezala "hiria ikustera". Hiri honetan toki eta gauza interesgarrien zerrenda amaigabea izan arren, denbora mugaren premiarik ez izateak patxadaz ibiltzea errazten du.
Iritsi ginenean zarata etengabea burmuineko zokorik izkutuetaraino sartzen zitzaigun, baina gizakiok gauza guztietara ohitzen garenez, jadanik polizia, anbulantzia eta suhiltzaileen sirena hotsekin ere ohitu gara.
Kaixo familia! Egia esan oporretan zaudetela dirudi benetan toki zoragarriak azaltzen bait dira "Spielberg" de Rituertok egindako kortoetan (Donostiako zinemaldira aurkeztu beharko zenituzke zure proposamenak Martintxo ...). Ondo pasa eta ondo bizitzen jarraitu zuen Ameriketako etxetxoan ...
ReplyDelete