Orain dela aste pare bat nazioarteko afaria izan genuen eskolan. Kultur aniztasuna nonbait badago hemen da, eta zehazki (nire irudipena da) gure uhartetxoan. Afrikako hainbat herrialdetako familiak, Txinatarrak, Japoniarrak, Indikoko uhartetako lagunak (Samoa...), Errusiarrak, Khazastandarrak, Alemaniarrak, Finlandiarrak, Pakistandarrak, Indiarrak, Txiletarrak, Estatu Batuarrak... eta Euskaldunak. Bakoitzak ahal zuena prestatu zuen (gurean eskerrak oraindik Mari Carmen zegoela eta patata tortilla batzuk egin zituela) eta giro onean dena partekatu genuen. Ondorengo festan guraso elkarteko buruak (Summer -bakero kapel batekin azaltzen da bideoan-) ume guztiak dantzan jarri zituen eta zinez polita eta unkigarria izan zela.
GAUR GOIZEAN ELURRA HASI DU ETA ORAIN DENA ZURI-ZURI DAGO!!!!
Argazki hauek gure etxeko terrazatik eta inguruetan aterakoak dira:
KAIXO! MADDI ETA OXEL GARA.
ReplyDeleteMADDI: BARAKA BIDIOA ASKO GUSTATU ZAIT DIBERTIGARRIA EZ? AGENDA BAT GURE LAGU NEI
DEITZEKO IKASTOLAN EGINDUGU . NOLA DA ZUEN ELBIDEA?
OXEL:NERI BAITA TXIRRISTRA (BARRAKA) BIDEOA ASKO GUSTATU ZAIT.
ESKUMINAK DENERI
AGUR
'
Kaixo Ander eta familia, ze festa polita ikastolakoa, giro ona eta oso ondo pasa zenuten, ikusitakoaren arabera...
ReplyDeleteikastolan bakarkako lanetan gabiltza,..
kazkabarra taldearekin hurrengo asteburua Hondarribiko Elkano aterperan igaroko dugu,kontatuko dizut...
Nolako elurtea NYen, tolosan udako egunak dirudite, gaur azaroak 1 eta manga motxetan gabiltza kalean...
Halloween gaua ospatu al dezute????
Aio eta ondo izan
A zer bideo politak Andu. Beste animo batekin ikusten zaizue eta noski geroz eta hobeto aurkituko zarete . Postutzen gara familia oso ondo egoteagatik eta zuretzat animo eta lasai hartu eginbeharreko gauzak !
ReplyDeleteWarm regards from your Gudari street neighbors.
Kaixo Iker!
ReplyDeleteZer moduz hondarribin? Guk elurra, baino zuek sekulako euria eduki duzue ez???????????
azken egunetan oso eguraldi eguzkitsua baino hotza egin du.
Halloween ospatu dugu etxez-etxe goxokiak eskatuz eta mozorrotuz. Ni pirataz mozorrotu nintzen.
Atzo New Yorkeko Maratoia ikusi genuen, 42 kilometro korrika! Zenbat nekatuko ziren!!!!
Agur!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Ander.
Kaixo Joserra!
ReplyDeleteMila esker zure animoengatik!
Warm regards for you and your family also and for all the neighbors.
Kaixo Maddi eta Oxel!!
ReplyDeleteEz dut lortu Xabi nirekin ordenagailu aurrean jartzea.
Hauetako egunen batean ordenagailu aurrean jarriko gar eta idatziko dizuet.
Mila esker idazteagatik eta muxu potolo-potoloak jaso gure partetik.
MUAKKK!
Segi horren jator