Manhattanek 20 kilometroko luzera eta 4 kilometroko zabalalera du eta 1'5 milio pertsona inguru bizi dira bertan (nahiz eta egunean zehar bertatik mugitzen den jendearen kopurua 3 miliotik gorakoa izan). Izenak dioen bezala, irlaren erdialdean Central park gelditzen da. Aurreko sarreran honi buruz zenbait aipamen egin nituen; ikaragarria da, bai tamainaz (4 kilometro luze eta 1 zabal) bai edertasunaz.
Central Parketik hegoaldera Midtown dago (59. eta 25. streeten artean gutxi gora behera), bertan eraikuntza ikaragarriak eta "derrigorrez" ikusi beharreko gauza ugari.
Midtownen hegoaldera beste auzo eta txoko ugari gelditzen dira, Chesea, Greenwich, Soho, Tribeca, Chinatown, Little Italy, East Village, Lower East Side eta Lower Mahattan. Hauek ere txoko eder ugari gordetzen dituzte.
Central parketik iparraldera berriz Harlem dago (102. streetetik irlaren amaieraraino).
Ikusi dezakezuenez Manhattanen egitekoak amaiezinak dira. Nik hemen aipamen batzuk egingo dizkizuet, baina edozein txokora joanda ere toki eta gauza oso interesgarriak topa ditzakezue.
Iparrean Harlem dago, XX. mendean batez ere famila beltzak bizi ziren bertan, baina azken 20 urteetan badirudi auzoan jende nahasketa handia dagoela (toki gehienetan bezala hispano ugari ikusten dira). Musika beltzaren sehaska ere izan da auzo hau. Bertan Columbia University kokatzen da; Campusetik paseotxo bat emateak merezi du (116 Street Broadwayrekin -west side-). Inguruan bi eliza ikaragarri daude St. John the Divine eta Riverside Church. Bertan egonda Hudson ibaira gerturatzeak ere merezi du.
Auzoaren ia azken muturrean "The Cloisters" museoa dago. Europatik (batez ere Espainia eta Frantziatik) ekarritako arte erromanikoa. Lau edo bost klaustro, eta baseliza pare bat harriz-harri berreraiki dituzte. Horrelako artelan ederrak guk bertatik-bertara ikusteko aukera dugu, Pirineoetako zein Nafarroa eta Gaztelako txoko ugarietan, baina, hemen NYn ikustea bitxia da. Inguruko parkea eta duen ikusmira oso ederra da. Metroko A linea 190 St.eraino hartu behar da. Sarreran 25 $ eskatuko badizkizue ere "suggested donation" da. Hau da, nahi duzuena ordaindu dezakezue!
Guk oraindik egin ez duguna eta jende gehienak egiten duena meza gospel bat ikustea izan da. Elizarik famatuena, "Abyssinian Baptist Church" da (138 Streeteten dago, baino klikatu lotura informazio gehiagorako). Elizkizunak 9etan eta 11etamn izan ohi dira, baina askoz ere lehenago joan behar omen da tokia izateko. Eliza ugari omen daude, guri beste bat ere gomendatu digute, Antioch Baptist Church 515 W 125th Street. Hemen elizkizuna 11etan da.
Beste eliza baten lotura.
Dena den Harlemen seguru izan askoz ere gauza gehiago daudela egiteko (Kalez -kale ibili, Apolo Theater…).
Midtownen egitekoak amaiezinak dira:
Fith Av. 59. Streetik behera bertako dendak, eraikuntzak, elizak... Aiupamen batzuk: 59. streeten Plaza Hotel, kristalezko Appleeko denda eta jostailuzko denda ikaragarraia (FAO, oinekin jotzen den piano erraldoiarena…). Beherago, Trump tower, sartu eta bertako Hall publikoan itzulitxo bat emateak merezi du. Bostgarren pisuan terraza publikoak daude. NYn horrelako txoko ugari daude, bai eraikuntzetan, bai eraikuntzen artean. Pixka bat aurrerago St. Patricks Katedrala dago. Parean Rockefeler Center, honen izarra Top of the Rock da. Bere gainetik ikusmira paregabea dago eta Empire Staten baino jende gutxiago egon ohi da (prezioz antzerakoak direla uste dut -22 $ inguruan-). Nora igotzen zareten erabaki beharko duzue! Aurreraxeago NYC Public Library dago. Sartu eta bere geletan kuxkuxeatu eta edertasunaz gozatu, ez beldurrik izan batera eta bestera joateko, gela gehienetarako sarrera baimendua dago, eta batzuk zoragarriak dira. Liburutegiaren atzealdean, Bryan Park dago, udaran txoko paregabea etzanda egoteko eta neguan izotz pista bat egon ohi da. Aurrera jarraituta 34. kalean Empire State dago, eta 23.goan Flatiron Building.
New Yorkeko eraikuntza gehienak ikaragarriak dira. Denak dauzkate detaile oso bitxiak, eta askok goikalde liluragarriak, pena horren altu daudela eta ezin direla behar bezala ikusi. Tarteka, beraz, burua altxa eta gozatu!
Upper East Side eta Upper West Side oso interesgarriak dira, baina bidai motz batera etorrita, nik gehienbat 59. Streetetik beheruntz ibiltzea gomendatuko nizueke (hau ausardia nerea!). Park Av. oso ederra da, eta Merezi du Metlifeeko eraikuntzaraino joatea (eraikuntza honen azpi eta atzealdean Central Station ederra dago). Niri Lexington Av. asko gustatzen zait, beheraldera paseatuz Waldorf Astoria Hotela, Marriot Hotela, Chrisler Building (nire ustez NYeko ederrenetakoa). Ez dizuet eraikuntzen aipamen askorik egingo, baina inguru honetan asko eta asko izugarriak dira (Seagram Building, Citicorp Center…). Lexingtonetik Chrislerera iristerakoan, eskubitara, Central Station dago. Sartu eta erdiko espazio nagusiaz gain bere pasiluetatik galdu eta gozatu (dendak, merkatuak, trenak…).
Inguru honetatik ekialdera United Nations dago, merezi du gerturatzea eta inguru horretan paseotxo bat ematea (Tudor City, United Nation Plaza…).
Fith and Six Av. artean MOMA dago. Arte modernoko museo benetan ederra. Ostiral arratsaldeetan, 4etatik aurrera sarrera dohainik da, baina txartela hartu behar da eta batzuetan ilara luzea egoten da (honetan bestela sarrera ez da "suggested"). Poltso handia edo Motxila badaramazue ilara luzea egin beharko duzue hau uzteko, kontuan hartu!
New York ez da bera egunez edo gauez, eta zenbait txoketara egunez zein gauez joateak merezi du. Times Square eta 42. kalea (7. Av. aldera) horietako bi dira.
MAPA