Yukon Lurraldearen hiriburuan gaude, Whitehorsen, Kanadako ipar mendebaldean.
Lagun
talde bitxia osatu dugu bidai honetarako. Gazteenak, Eunatek, 16 urte ditu, ondoren Mattin
dator, 17, Aitor 23, Nagore 36, ni neu 48, Josu 58, Ane 59 eta Alito
64. Batzuk ez dugu elkar ezagutzen. Josu da elkartzean gaituena,
denok bere lagunak gara eta berak banan-banan bidaia egitea proposatu
digu.
Hona
iritsi aurretik “The Chilkoot Trail” mendiko ibilaldia egin dugu
Skagwayetik Benneteraino. Bide hau eginez hasi zuten beren odisea
1897ko udazkenean urre bila abiatu ziren 100.000 lagunek.
Benneten
txalupak eraiki zituzten eta Dawson Cityraino Yukon ibaian behera jo
zuten. Bide luzea eta arriskutsua. Laku luzeetako olatuetan eta Yukon
ibaiko ur lasterretan ausart haietako askoren ametsak ito ziren
betirako...
Gu,
berriz, Bennetetik Whitehorsera trenez eta autobusez joan gara.
Benneten bertan kanoak hartzea logistikoki oso zaila eta garestia
zelako.
Euria
goitik behera ari duela, jakiak eta beharko ditugun trasteak
plastikozko bidoi estankoetan sartu ditugu, eta arropa, berriz,
poltsa iragazgaitzetan. Datozen bi asteak uretan pasako ditugu eta
funtsezkoa de dena ondo babestea. Hiru kanoatan dena ondo orekatu eta
fardel guztiak behar bezala lotu ondoren, ibaian sartzeko prest
gaude. Ibaiertzean korronte indartsuari begira isil-isilik gelditu
gara. Blai eginda gaude eta hotz egiten du. Inork ez du ezer esaten
baino gehienok zer demontre egiten ote dugun hemen galdetzen diogu
geure buruari.
Kezkaz beterik kanoetan sartu eta bagoaz. Ibaiaren indarra nabaritzen dugu. Kanoak pentsatu baino egonkorragoak dira. Lehenengo arraunkadekin tripetako tximeletak uxatu ditugu eta aldartea alaitu zaigu. Arrano burusoilak inguruan hegan eta bide bazterreko zuhaitzetako adarretan zelatan ditugu. Konturatu orduko Whitehorseko azken etxeak atzean utzi ditugu eta gizakiaren aztarnarik gabeko paisaiaz inguraturik gaude. Atertu egin du eta korronte indartsuak lagunduta azkar goaz. Magikoa da dena eta pozak eragindako garrasiren bat ere bota dute gazteenek. Gaur, 55 kilometro luze dituen Laberge lakuan sartu aurretik geldituko gara.
Dena berria da eta gaua igarotzeko leku bila hasi garenean kezkak esnatu zaizkigu berriz ere. Kanoak ibai bazterrera eraman aurretik, lehendabizi toki egokia topatu behar dugu, ondoren denok ados jarri eta bukatzeko mugimendu guztiak ondo egin behar ditugu nahi dugun tokian gelditzeko eta kanoak ez iraultzeko. Unea iritsi da. Hondartza moduko bat ikusi eta, banan-banan, ondoren hamaika aldiz egingo ditugun lurreratzeko maniobrekin hasi gara. Lurrean salbu eta pozik gaude! Kanoak ur ertzetik atera eta egunero bi aldiz errepikatuko dugun erritualarekin hasi gara: kanoetatik dena atera, dendak jartzeko toki aproposa prestatu, dendak jarri, sua egiteko egurra bildu eta sua piztu, afaria prestatu...
Ordu luze baten ondoren eta kafe kikara bero bat eskuetan paradisuan sentitzen gara. Oso pozik gaude denok. Goizeko azken prestaketak eta estresa, ibaian sartu aurreko urduritasunak eta kezkak oso urrun gelditu dira eta bakoitzak gure barrenak hustutzeari ekin diogu, txantxa eta barre artean. Afaldu ondoren bihar aurretik dugun Laberge lakua izan dugu hizketagai. Urre bilatzaileentzat arrisku handienetakoa zen laku hori igarotzea. Bertako ura oso hotza da eta ia egunero olatu handiak eta haize zakarra altxatzen dira eguerditik aurrera. Goizeko 6:30etan jaiki eta gosaldu, kanpalekua jaso eta kanoak prestatu ondoren 8:00etarako irteteko prest gaude.
Arraunean hasi gara eta korrontea lagun berehala ikusi dugu ibaia zabaltzen. Labergen sartu gara. Itsasoan gaudela dirudi, aurretik ura besterik ez eta aldeetara begiratuta ere oso urrun antzematen dugu bestaldeko ertza. Urak oso lasai daude eta korronterik izan ez arren azkar goaz. Pozak, hala ere, ez du luze iraun. Olatuak altxatzen hasi dira eta arraunketa asko zaildu da. Ez dugu ia ezer aurreratzen. Atsedena hartzea erabaki dugu. Zerbait jan ondoren berriz ere uretan sartu gara. Olatuak pittin bat baretu badira ere haizea zakartu egin da eta arraun egitea are eta nekezagoa da. Bi ordu amaiezinen ondoren enbor lehorrez betetako harrizko hondartza batean gelditzea erabaki dugu. Mapak aztertuta hiru kilometro besterik ez ditugula aurreratu ikusi dugu. Lehertuta eta etsita gaude. Ingurura begiratuta umoreko jartzea ez zaigu batere zaila egin. Makal ederren basoa dugu atzealdean, ateri dago eta natura basati eta birjinaren erdian gaude. Zer gehiago eska genezake? Inguruko muino batera igo gara. Hartzen beldurra baretu bazaigu ere piper minaren espraia eskuetan daramagu badaezpada, eta erne goaz. Tontorretik lakuaren handitasunaz jabetu gara.

Olatuak
eta haizea gaur zein goiz zakartu diren ikusita biharamunean oso goiz
irtetea erabaki dugu. Bihar, laku osoa zeharkatzeko falta zaizkigun
35 kilometroak egin nahi ditugu.
Goizeko
5:30ean jaiki eta ilunpean abiatu gara. Hotz egiten du, 5ºC besterik
ez. Behin arraunean hasita bizkor berotu gara, oinak izan ezik;
kanoan oinak beti hotz. Lehendabiziko ordua zoragarria izan da.
Arraunak ur bareak hausterakoan sortzen duen soinu lasaigarriak eta
iluntasunean joateak oraindik ametsetan gaudela sinestarazten digu.
Haizea esnatzearekin, ordea, gu ere errealitatera itzuli gara.
Borroka egiteko eguna izango da gaurkoa ere! Ibaian mapekin kokatzea
errazagoa da, baina lakuaren bazterrak ez digu erreferentzia garbirik
eskaintzen eta GPSrik ekarri ez dugunez ez dakigu oso garbi non
gauden. Bost ordu daramatzagu arraunean eta gure ustearen arabera
oraindik 10 kilometro falta zaizkigu. Halako batean lurmutur bat
zeharkatu eta lakuak jarraipenik ez duela ikusi dugu. Irteera
antzematen ez badugu ere gertu behar du, hau poza! Sei orduren
ondoren, ibaiaren indarra sumatzen hasi gara berriz ere. Ederra da
arraunean egin gabe korronteak eramaten zaituela berriz ere
sentitzea. Zati honetan Yukon ibaia nahiko estua da eta bihurgune
asko ditu. Nekatuta egon arren ibaiak eskaintzen digun jolasari eutsi
diogu. Hiru ordutan 40 kilometro egin ditugu. Ibaian igarotzen dugun
hirugarren gaua bada ere, Chilkooteko egunak oso urrunak iruditzen
zaizkigu. Ibaia eta oraina besterik ez dago geure buruetan.
Liluratuta gaude.
Etorri
aurretik Yukon ibaian behera joatea jarduera monotonoa izango zela
pentsatzen nuen. Zein oker nengoen! Arraunkada bakoitza, ibaiaren
kolorea, zerua, lainoak, paisaia, eguraldia... dena aldatzen da une
oro.
Gauerdiero
aurora borealak ikusteko ilusioarekin ateratzen naiz dendatik. Gaur
ere atera naiz baina gau hotzak berehala uxatu nau eta zakuaren
goxora itzuli naiz. Denbora gutxira Josuren garrasiek esnatu
gaituzte: aurorak, aurorak!! Ziztu bizian zakuetatik irten gara eta
erabat txundituta gelditu gara ikuskizunarekin. Naturaren fenomeno
asko txundigarriak dira, baino zeruan sugar berdexkak dantzan
ikusteak ez du parekorik. Ipar argiak itzaltzen hasi direnean
errealitatera itzuli gara; izoztuta gaude eta presaka dendetan sartu
gara.
Egunero
10 ordu inguru arraunean eman arren ibaiko bizitzak erabat asetzen
nau. Dena oso erraza bihurtzen da. Kezka guztiak oso primarioak dira
eta oinarrizko beharrei lotuta doaz. Jardueraren gozamenarekin gosea,
nekea eta hotza bezalako sentsazioak nahasten dira eta kanpalekuko
suaren irudia pizten dute gure pentsamenduetan. Arraunkada bakoitza
sentsazioen halako errusiar mendia bihurtzen da.
Bihar "Five Fingers" ur bizietako pasartera iritsiko gara. Yukon ibaiak duen zati tekniko bakarra izanik, toki guztietan nabarmentzen dute modu berezian. Gida
batean honako hau irakurri dugu: “ur laster arriskutsu hauen
ondoren, poliziak sare moduko bat zabaltzen zuen ibaiaren alde
batetik bestera, eroritako eta itotako jendea jaso eta identifikatu
ahal izateko. Onik ateratzen zen urre bilatzaile bakoitzak zulo bat
egin behar zuen eta gorpu haietako bat lurperatu”. Gauean ametsetan
dantzan ibili ondoren, ibaian behera goaz berriz ere. Ur bizietara
iritsi aurretik gelditu egin gara; den-dena ondo lotuta doala
ziurtatu dugu enegarren aldiz eta zein hurrenkeran pasako garen
erabaki dugu. Uste baino errazago pasa gara eta algara batean ospatu
dugu.
Hartzak
bidaia honetako kezka eta ilusio nagusietakoa izan dira eta oraindik
ez dugu bat bera ere ikusi, nahiz eta denok ibai ertzak etengabe
zelatatzen ditugun. Etsitzen hasiak ginenean Mattinek zerbait ikusi
du ibaian. Hasieran zalantza egin dugu, enbor bat izango ote da?
Hartza! Hartza da! Igerian doa ibaia alderik alde gurutzatu asmoz.
Oso-oso gertu ikusi dugu eta emozioak gainezka egin digu. Eta gauzak
zer diren, orain arte hartzik ikusi ez eta lehenengoa ikusi eta ordu
betera bigarren hartz bat ikusi dugu ibaian igeri. Bigarren hau
luzaroago egon da uretan, eta ibaiertzera iritsita ere lasai ederrean
guri begira gelditu da. Ikaragarria izan da!
Dawsonera
iristear gaude. Honez gero 9 gau egin ditugu ibaian. Une batzuetan
euriarekin, haizearekin eta hotzarekin pittin bat sufritu badugu ere
esperientzia gogoangarria izaten ari da. Azken kanpalekua atondu dugu
eta arratsalde eguzkitsuaz gozatu dugu ibai ertzean lo kuluxka ederra
eginez. Sentimendu nahasiak ditugu: pozik gaude Dawsonera iristear
gaudelako baina era berean bidaiaren amaierara iristen ari garela
konturatzen hasiak gara eta tristura apur bat ere sentitzen dugu...
Gauean
aurorak ikusi ditugu berriz ere eta goiza orain arteko hotzena izan
da, 2ºC zero azpitik. Ibaia zoragarri dago, laino lodi batek
estaltzen du dena eta Labergeko eguneko oroitzapenak datozkigu
gogora. Eguzkia lainoa desegiten ari da gutxinaka eta Yukon ibaiak
azken oparia egin nahi digula sentitzen dugu denok. Gaur haizea alde
dugu eta korronteak bizkor garamatza. Hala ere, gaur ez dugu
presarik, azken arraunkada hauek sakon dastatu nahi ditugu.
Yukon
ibaian behera 725 kilometro 10 egunetan egin ondoren Dawsonera iritsi
gara. Kanoak lehorreratu eta besarkada estu eta goxoak eman dizkiogu
elkarri. Azken erritualari ekin diogu. Kanpalekua atondu dugu
azkenekoz.
Garai
hartako odisearekin alderaturik gure bidaia oso arina izan da, baina
adin oso desberdinetako zortzi lagunon oroimenean betirako geldituko
zaizkigu sugarrez tindatutako ilunabarrak, sutondoaren usaina,
auroren edertasuna, ibaiaren magia eta Klondike urrun honetan erein
dugun laguntasuna, urrea bera baino askoz baliotsuagoa.
No comments:
Post a Comment