Sass de Stria oso mendi berezia da, bertan lehen gerra mundialeko aztarna ugari topatuko ditugu. Italiarren eta Austro-Hungariarren arteko borroka ugari eman ziren Dolomitetako inguru honetan eta lubaki eta galeriaz josita dago mendia.
Zaila egiten da orain dela 100 urte paisaia zoragarri hauetan bizi izan zen infernuaren tamainaz jabetzea, dauden aztarna ugari hauek berriz, urte haietan gertatutako tragedia eta soldadu haiek izandako baldintza izugarriak irudikatzen laguntzen dute.
Egindako jarduera hau fisikoki eta teknikoki arina bada ere, oso interesgarria iruditu zitzaigun.
Hasiera:
Parking Parcheggio passo Falzarego.
Guk egin nahi genuen ferrataren hasiera, mendiaren bestaldean kokatzen da. Bertara joateko, mendiari itzuli osoa eman behar zaio hegoekialdetik.
Guk hori egin genuen, baino mendiari itzulia eman beharrean, bere erraiak zeharkatzen dituen Goiginger tuneletik barrena egin genuen gerturatze bidea.
Parkinetik, atzera egingo dugu, Passo Falzaregotik datorren bidearen paraleloan doan bidexkatik. Lepoaren paretik pasa arte ez dugu altuera gehiegirik hartuko, hortik aurrera, gorantz doazen bidexketatik, "galleria"ren hasierako zulora iritsiko gara (2255 m.). Beheko argazkian eskubiko banderatxoak sarreraren kokapena da. Beste bien arteko zatia, berriz, bide ferrata da.
Ibilbide osoa tontorreko zatirik gabe. |
Sarrerako zuloaren bila |
Goiginger Tunnel-aren sarrera. |
Goiginger Tunnel |
Tunelak 500 metro inguru ditu eta irteera, Sass de Striaren hegoaldeko ertzaen hasieran du, gutxi gora behera. Bertatik, iparmendebalderantz doan bidexka jarraituko dugu kilometro baten inguruan, ferrataren hasierara iritsi arte.
Tunelaren irteeran dauden lubakiak. |
Bide ferrata bukatu ondoren, Sass de Stria tontorrera bidean dauden lubakien laberintoan galdu ginen tontorrera iritsi arte.
Sass de Stria tontorra. Atzean Lagazzuio mendia. |
Goiz bukatu genuenez, ondoren Lagazzuiko galerietara joan ginen, eguna borobilduz.
Ibilbide osoko wikiloc-a. Tontorrerako bidea ez da azaltzen.
Goiginger Tunnel informazio osagarria.
Ferrataren informazio osagarria.
No comments:
Post a Comment