Friday, October 11, 2019

DOLOMITAK 2019. Ferrata Brigada Tridentina (IV).

Hirugarren egunean, gerturatze oso laburra duen ferrata ederra aukeratu dugu, "Brigada Tridentina". Aparkalekutik horren gertu egoteak, zoritxarrez, bere ordaina du, jendetza ikaragarria topatuko dugu bidean. Ibilbidea oso ederra da, baino horrenbeste jende aurrean eta atzean izateak xarma kentzen dio. Gu ez ginen oso goiz ibili, baino kasu honetan, goiz ibiltzeak mereziko duela pentsatzen dut.

Corvara herritik gertuko "Pass di Gardena" bidean dagoen parkingean utziko dugu autoa eta bertatik ekialderuntz abiatzen den bidetik 10 mintutan ferrataren hasierara iritsiko gara.
Bideak hiru zati ditu.
Lehendabizikoa nahiko motza da eta zati nahiko bertikala gainditu ondoren berriz ere ekialderuntz abiatuko gara oinez Pisciadu urjauziruntz.






Pisciau urjauziaren ondo ondotik hasiko gara bigarren zatian gora. Bigarren zati hau ertz batetik hasiko da, ondoren paretaren erditik jarraitzeko. Pasarte hau nahiko tentea da baita ere.
















Bigarren zatia bukatuta, gure ezkerrera bide malkartsu bat irtetzen da. Bide hau jarraituta Cavazza Aterpera iritsiko gara baita ere  baino kasu honetan ferrata osoa egin gabe.
Guk, ferrataren azken zatiari ekingo diogu. Orain artekoa tentea izan bada, azken hau are eta tenteagoa da.




Argazkiaren gaikaldean Cavazza aterpea ikus daiteke.










Eta ferrata bukatzeko  zubi ikusgarria zeharkatu beharko dugu. 




Zubia gurutzatu ondoren eta oinez, aldapatxo bat igo eta  hegoruntz abiatuko gara eta 10 minututan Cavazza aterpera iritsiko gara.







Aterpearen ondoan Pisciadu laku ederra dago.












Lakuan zerbait jan eta atsedena hartu ondoren jeitsierako bidearen bila abiatuko gara. Lakutik atzera bueltan aterpera igoko gara eta mendebalderutz joko dugu 666 ibilbidea jarraituz. Kontuz ibili beharreko aran estu eta oso malkartsutik jeitsiko gara.










Kanala amaituta eskuineruntz (behera, ez zeharka) joko dugu berriz ere parkingera iristeko.




Datu praktikoak: