Friday, October 11, 2019

DOLOMITAK 2019. Piz Boé (III).

Bigarren eguna Dolomitetan eta jakin dugu "Dolomyths run skyrace" bertan ospatzen dela. Marenek lasterketa ikustea gustatuko litzaiokela esan digu eta bertara abiatu gara.
Lasterketa Piz Boéren tontorretik pasatzen da eta bertaraino igotzea erabaki dugu.
Ibilbidea Giroko "Passo Pordoi" mitikotik abiatzen da.

Gu iritsi garenerako lehen lasterkariak pasa dira jada. Lasterkariak animatzen ditugun bitartean bere bide beretik gora abiatzen gara. Ibilibideak ez du galbiderik, iparrerantz abiatuko gara "Forcella Pordoi" aldera, "Sass Pordoi"ko funikularraren kableen azpitik. Lehen belardiak igarota harrikari malkartsu batetik abiatuko gara leporaino iritsi arte.








Lepoan izen bereko aterpe ederra dago. 
Lepoa, arrail moduko bat da eta bi tontorren artean pertsona bat "slackline" egiten ari zen. Ikusgarria benetan!







Bertan paisaia asko aldatzen da. Ilargi kutsua du hemendik aurrerako bidea. Zeharkaldi bat egingo dugu Boéren azken piramidea igo aurretik. Azken zatian pauso tente batzuk badaude ere, igoera errazten dituzten kable eta kateak daude.














Datu praktikoak.

No comments:

Post a Comment