Uztailak 8.
BILBO-BERGEN.
Arratsaldez iritsi ginen Bergenera.
Home exchange: Vardevegen 15, Straume. Oso etxe polta eta atsegina.
Uztailak 9.
Bergen bistatu genuen. Zentrotik paseo eman genuen.
Arratsaldean korrika saioa:
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/arejford-run-from-straum-221272679
Uztailak 10.
Eguraldi goibela baina atsegina. Hosangerren ibilbide oso polita egin genuen:
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/hosanger-221354025
Ondoren herria bisitatu, kafe bat hartu eta bainu ederra hartu nuen nik.
Uztailak 11.
Bergeneko mendietan barna. Ulriken-Floyen.
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/ulriken-store-tindevannet-flphen-eta-lago-skomakerdiket-arstadetik-abiatuta-221497061
Eguraldi eguzkitsu eta beroa.
Ondoren Tranpolinetako tokira joan ginen bainatzera eta saltoak egitera. Ederra! Sandviken Sjøbad.
https://maps.app.goo.gl/2B9jc33ERJKswK2R8
Uztailak 12.
Straumetik kostaldera. Ibilaldi zoragarria Bekhilderen-era.
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/kostaldea-221635095
Ondoren etxeko familiak gomendatutako hondartzara joan ginen. Ormhilleren. Toki polita.
https://maps.app.goo.gl/Toz7QjWfg3ZeRDqG6
Uztailak 13.
Raudskredbruna mendira joan ginen. Ibilaldi ederra, bista zoragarriak, aintzirak...
Osteroy irlan dago, Bruvic herritik gertu.
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/parking-raudskredbruna-parking-221823870
Ondoren fiordoan bainua.
Uztailak 14.
Askoy irlara gerturatu gara. Eguraldi goibela dago eta Hanevic herritik abiatuta, lakuari buelta eman diogu. Euria hasi du eta arratsaldea etxean lasai pasa dugu.
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/hanevik-lakuari-buelta-221940675
Uztailak 15.
Ander iristen zenez, FANA eskualdera gerturatu gara. Aukeratutako ibilbideak itxura ederra bazuen ere, punturik altuenera irtsi ondoren bide abe ibili gara sasi artean. Pena. Akainez josita bukau dugu.
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/tontorrera-222062441
Ondoren laku zoragarria topatu dugu. Toki lasaia eta atsegina bainatzeko. Splinten.
https://maps.app.goo.gl/UR3qCCEujWezvm1w5
Etxera bueltan Anderrekin topo egin dugu supermerkatu batean.
Luis afaltzera gonbidatu dugu.
Uztailak 16.
Mostraumen Fjord Cruise egin genuen. Ederra.
Ondoren Helleneset-era joan ginen bainatzera. Furgonetara iristean sekulako zaparrada bota zuen!
https://maps.app.goo.gl/5JnUfhPvugJzmBxH7
Uztailak 17.
Anderren sailkatze froga.
Beroketata on baten ondoren froga arraroa suertatu zen eta ez zuen sailkatzerik lortu. 5.15 m. Pena... Juanlu eta Marti ere finaletik kanpo gelditu ziren.
Eguerdian Splinten lakura joan ginen, Luis ere gurekin etorri zen eta arratsaldean berriz ere txapelketa ikustera.
Ander afaltzera etorri zen.
Uztailak 18.
Bergeneko 7 tontorretako beste batetara joan ginen, Lyderhorn-era.
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/lyderhorn-eta-kjokkelvik-bitartekoa-222450994
Ondoren bainu bat hartu genuen kostaldeko txoko zoragarri batean. Marikoven herritik Eidsvika hondartzatxora.
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/eidsvika-213726575
Uztailak 19.
Egun pasa atletismoa ikusten.
Eguerdian Anderrekin saltoetako tokira joan ginen berriz ere.
Uztailak 20.
Bergeneko beste tontor batetara, Løvstakken-era.
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/lovstakken-eta-melkeplassen-bitartekoa-222777175
Itzuleran beheko herriko (Melkeplassen) lakuan bainatu ginen. Toki ederra baina jendez beteta zegoen.
https://maps.app.goo.gl/ZLw13R5sqguM8hVTA
Ondoren etxera joan ginen atletismoko azken frogak ikustera.
Uztailak 21.
Beste inguru bat ikusteko asmoz bidai luzexeagoa egin genuen Norheimsund-eraino.
https://maps.app.goo.gl/LkHwWGnADc2UZwZB9
Bidean mendi txango ederra egin genuen.
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/kleivi-222936561
Ondoren, oso turstikoa den Steinsdalsfossen ur jauzia bisitatu genuen eta bertatik Norheimsund herri politera. Bertatik, Fonna glaziarra hobeto ikusteko auker aizan genuen.
Itzuleran, Fossen Bratte ur jauzira gerturatu ginen.
Uztailak 22.
Itzulerako bidaia. Gaueko 12:30etan iritsi ginen.
No comments:
Post a Comment