Sunday, March 25, 2012

Zer egin New York-en III

New Yorken 8 milioi pertsona inguru bizi dira, bost "auzoetan" banatuta (Manhattan, Staten Island, Brooklyn, Queens eta The Bronx). Auzorik ezagunena eta distiratsuena Manhattango irla da. Bisitari gehienak ez dira hemendik ateratzen, eta egia esan, egiteko, ikusteko eta gozatzeko dagoen eskaintza hain zabala izanik, ulertzekoa da aste betean  "auzo" interesgarri honetan gelditzeko erabakia hartzea.

Manhattanek 20 kilometroko luzera eta 4 kilometroko  zabalalera du eta 1'5 milio pertsona inguru bizi dira bertan (nahiz eta egunean zehar bertatik mugitzen den jendearen kopurua 3 miliotik gorakoa izan). Izenak dioen bezala, irlaren erdialdean Central park gelditzen da. Aurreko sarreran honi buruz zenbait aipamen egin nituen; ikaragarria da, bai tamainaz (4 kilometro luze eta 1 zabal) bai edertasunaz.

Central Parketik hegoaldera Midtown dago (59. eta 25. streeten artean gutxi gora behera), bertan eraikuntza ikaragarriak eta "derrigorrez" ikusi beharreko gauza ugari.

Midtownen hegoaldera beste auzo eta txoko ugari gelditzen dira, Chesea, Greenwich, Soho, Tribeca, Chinatown, Little Italy, East Village, Lower East Side eta Lower Mahattan. Hauek ere txoko eder ugari gordetzen dituzte.

Central parketik iparraldera berriz Harlem dago (102. streetetik irlaren amaieraraino).

Ikusi dezakezuenez Manhattanen egitekoak amaiezinak dira. Nik hemen aipamen batzuk egingo dizkizuet, baina edozein txokora joanda ere toki eta gauza oso interesgarriak topa ditzakezue.

Iparrean Harlem dago, XX. mendean batez ere famila beltzak bizi ziren bertan, baina azken 20 urteetan badirudi auzoan jende nahasketa handia dagoela (toki gehienetan bezala hispano ugari ikusten dira). Musika beltzaren sehaska ere izan da auzo hau. Bertan Columbia University kokatzen da; Campusetik paseotxo bat emateak merezi du (116 Street Broadwayrekin -west side-). Inguruan bi eliza ikaragarri daude St. John the Divine eta Riverside Church. Bertan egonda Hudson ibaira gerturatzeak ere merezi du.



Auzoaren ia azken muturrean "The Cloisters" museoa dago. Europatik (batez ere Espainia eta Frantziatik) ekarritako arte erromanikoa. Lau edo bost klaustro, eta baseliza pare bat harriz-harri  berreraiki dituzte. Horrelako artelan ederrak guk bertatik-bertara ikusteko aukera dugu, Pirineoetako zein Nafarroa eta Gaztelako txoko ugarietan, baina, hemen NYn ikustea bitxia da. Inguruko parkea eta duen ikusmira oso ederra da. Metroko A linea 190 St.eraino hartu behar da. Sarreran 25 $ eskatuko badizkizue ere "suggested donation" da. Hau da, nahi duzuena ordaindu dezakezue!


Guk oraindik egin ez duguna eta jende gehienak egiten duena meza gospel bat ikustea izan da. Elizarik famatuena, "Abyssinian Baptist Church" da (138 Streeteten dago, baino klikatu lotura informazio gehiagorako). Elizkizunak 9etan eta 11etamn izan ohi dira, baina askoz ere lehenago joan behar omen da tokia izateko. Eliza ugari omen daude, guri beste bat ere gomendatu digute, Antioch Baptist Church 515 W 125th Street. Hemen elizkizuna 11etan da.
Beste eliza baten lotura.

Dena den Harlemen seguru izan askoz ere gauza gehiago daudela egiteko (Kalez -kale ibili, Apolo Theater…).

Midtownen egitekoak amaiezinak dira:

Fith Av. 59. Streetik behera bertako dendak, eraikuntzak, elizak... Aiupamen batzuk: 59. streeten Plaza Hotel, kristalezko Appleeko denda eta jostailuzko denda ikaragarraia (FAO, oinekin jotzen den piano erraldoiarena…). Beherago, Trump tower, sartu eta bertako Hall publikoan itzulitxo bat emateak merezi du. Bostgarren pisuan terraza publikoak daude. NYn horrelako txoko ugari daude, bai eraikuntzetan, bai eraikuntzen artean. Pixka bat aurrerago St. Patricks Katedrala dago. Parean Rockefeler Center, honen izarra Top of the Rock da. Bere gainetik ikusmira paregabea dago eta Empire Staten baino jende gutxiago egon ohi da (prezioz antzerakoak direla uste dut -22 $ inguruan-). Nora igotzen zareten erabaki beharko duzue! Aurreraxeago NYC Public Library dago. Sartu eta bere geletan kuxkuxeatu eta edertasunaz gozatu, ez beldurrik izan batera eta bestera joateko, gela gehienetarako sarrera baimendua dago, eta batzuk zoragarriak dira. Liburutegiaren atzealdean, Bryan Park dago, udaran txoko paregabea etzanda egoteko eta neguan izotz pista bat egon ohi da. Aurrera jarraituta 34. kalean Empire State dago, eta 23.goan Flatiron Building.




New Yorkeko eraikuntza gehienak ikaragarriak dira. Denak dauzkate detaile oso bitxiak, eta askok goikalde liluragarriak, pena horren altu daudela eta ezin direla behar bezala ikusi. Tarteka, beraz, burua altxa eta gozatu!

Upper East Side eta Upper West Side oso interesgarriak dira, baina bidai motz batera etorrita, nik gehienbat 59. Streetetik beheruntz ibiltzea gomendatuko nizueke (hau ausardia nerea!). Park Av. oso ederra da, eta Merezi du Metlifeeko eraikuntzaraino joatea (eraikuntza honen azpi eta atzealdean Central Station ederra dago). Niri Lexington Av. asko gustatzen zait, beheraldera paseatuz Waldorf Astoria Hotela, Marriot Hotela, Chrisler Building (nire ustez NYeko ederrenetakoa). Ez dizuet eraikuntzen aipamen askorik egingo, baina inguru honetan asko eta asko izugarriak dira (Seagram Building,  Citicorp Center…). Lexingtonetik Chrislerera iristerakoan, eskubitara, Central Station dago. Sartu eta erdiko espazio nagusiaz gain bere pasiluetatik galdu eta gozatu (dendak, merkatuak, trenak…).

Inguru honetatik ekialdera United Nations dago, merezi du gerturatzea eta inguru horretan paseotxo bat ematea (Tudor City, United Nation Plaza…).

Fith and Six Av. artean MOMA dago. Arte modernoko museo benetan ederra. Ostiral arratsaldeetan, 4etatik aurrera sarrera dohainik da, baina txartela hartu behar da eta batzuetan ilara luzea egoten da (honetan bestela sarrera ez da "suggested"). Poltso handia edo Motxila badaramazue ilara luzea egin beharko duzue hau uzteko, kontuan hartu!


59. Streeten mendebaldean Columbus Circle dago. Hemen Broadway Av. har dezakezue, pixka bat iparralderuntz igota Lincon Center dago ( Metropolitan Opera eta beste bi antzoki izugarri), Broadway Av.tik iparraldera bazoazte kale interesgarria da, ez da horren turistikoa. Columbus Circleeko eraikuntzan sartu eta bertako merkatuan (Whole foods) kuxkuxeatu eta nahi izanez gero bazkaltzeko aukera izango duzue. Eskailera mekanikoetatik gora egin eta Central Parkeko eta 59. streeteko ikusmira ederra izango duzue. Broadway Avenue beheruntz egitea esperientzia ederra da. Antzokiak, neoizko argiak… Times Square liluragarrira iritsiko zarete, 42. kalean mendebalderuntz pixka bat ibili eta segi behera Union Squareaino, hemen zenbait egunetan barazkien merkatu oso ederra egoten da.


New York ez da bera egunez edo gauez, eta zenbait txoketara egunez zein gauez joateak merezi du. Times Square eta 42. kalea (7. Av. aldera) horietako bi dira.

MAPA

4 comments:

  1. Apa Andu, Ixaxkun ta famili!
    Ze Andu? Orain gida turistikoarenak egiten? Nahiko jarrita ikusten zaitut...(Nos ha jodio, jadanik haurdunaldi bat hortik, ezta?). No r daki, Nairobitarra antzera igual zuek "Tolosatarra" agentzia eraiki eta Euskaldunoi 4-5 eguneko bisita programa eskeintzen hasi, jeje.
    Hemendik kimu gehienak ari dira eztandaka eta azken elurteak neguari aio eta udaberriari ongi etorria ematen.
    Hortxe dituzue Floren, Marta eta familia guztia, ezta? Zer moduz? Bueltatzen direnean deituko diet ea zer kontatzen didaten "Tolosarra trip company"ari buruz ;-)
    Emaiezu gorantziak nire partez eta zuentzat besarkada handi bat.
    Zaindu eta segi "bizitzen"!

    Iñaki

    ReplyDelete
  2. Aupa Iñaki!!
    Ba etzazu pentsa, Ixaxkun hemen beste urte bat pasa behar dugula esaten hasi denez, edozein aukera aztertzen ari naiz, gida turistikoa, personal trainer, coach, gogo…
    Hemendik elurterik ez dugu izan eta udaberriko loreak hiria are eta ederragoa egiten dute.
    Hemnetxe izan dira bai Floren, Marta, Miguel eta Lucía eta primeran pasatu dugu. Oso ederra suertatzen ari da lagunekin konpartitzen ari garen aste hauek. Aukera oso ona distantzia motzean elkar hobeto ezagutzeko.
    Besarkada bat eta mila esker gurkin gogoratzeagatik!

    ReplyDelete
  3. kaixo family
    Aspaldi zuen berri gabe, egia esan faltan botatzen ditut zuen blogeko komentarioak. Gurean dena normal que no es poco garai arraro hauetako. Izar ameriketan dago , north carolinan hilabete terdirako, dihoenez oso esperientzi aberasgarri, konten konten dago, hospital baten voluntario lanetan, datorren astean disneyworldera, eta abar ezin keja. Txomin ere abustun bukaera Boisera dihoa 3 astetarako. Gastetxo hauek martxan jartzen, ni neu plan eta proiektu berrikin , beti la olla a presion... Ikusi al zenuten dropboxetik bidali nizuen , gure sukaldeko programaren trailerra?.. beno kuadrila, onena opa dizuet bertan gelditzen zaizuen denborarako. muxu potolo denentzat. txitxi

    ReplyDelete
    Replies
    1. Kaixo Txitxi!
      Arrazoi duzu, ea hauetako egunen batean tarte bat hartzen dudan eta azken hilabeteetako berriak kontatzen dizkizuet.
      Ah ze esperientzia Izarrena! Eta Txominek ere seguru primeran pasako duela.
      Gu abuztuaren 9an Tolosara goaz hiru asteetarako eta hartuko dugu tartetxo abt elkarri urtea nola joan den kontatzeko.
      Sukaldeko bideoa berriz hamaika aldiz saiatu arren ezin izan genuen ikusu.
      Besarkada handi bat eta laster arte!
      Andu

      Delete