Thursday, March 22, 2012

Zer egin New York-en II

Central parketik paseo bat ematea guztiz gomendagarria da.
Ondorengo mapan paseo gomendatu bat duzue eta toki interesgarri batzuk: Dakota, Strawberry fields…

Central parkeko mapa (ezkerreko ikonoetan klikatuta, mapan non dagoen azalduko zaizue)

Parkearen inguruan museo asko daude. Natural History eta Metropolitan ikaragarriak dira, sarreran 25 $ eskatzen badizkizue ere, "sugested donation" da, beraz, nahi duzuna ordaindu dezakezu (guk 10 $ ordaindu izan ditugu). Guggenhemim ere bertan dago; museo honetara azken orduan joanda, nahi duzuna ordaintzen duzu, eta ordu batetik aurrera 6$ (web-ean begiratu).

Bideoan, alde batetik, Central Parkeko irudi solte batzuk daude eta bestaldetik, igande arratsalde bateko giroa ederra.


2 comments:

  1. Aupa familia! Jo, a ze blogero-informatiko-gida- web egilea egina zauden Andu! Ez daukazue aspertzeko aukera handirik Central Parken ezta? Hoi anbientia! Inbiri dexente ere ematen du..disfrutatu ta besarkada haundi bat danoi oria kaletik!!!

    ReplyDelete
    Replies
    1. Ahal dudana egiten dut... Denbora geixeago eta gauzak txkunxeago egitea nahi nuke baina...
      Arrazoi duzu, hiri honetan aspertzea zaila da, eta guk daramagun martxarekin are eta gutxiago.
      Ez dakit neuronak lehortzen hasi ote zaizkigun, baina ez dugu asmatu zein zaren!
      Besarkada bat.

      Delete