Tuesday, February 12, 2013

2013. iritsi da

Denbora hegan doa.

Lehengo batean lagun bati esaten nion honez gero Tolosan biziko bagina bezala gaudela. Aldeak-alde, orain hemen daramagun  eguneroko bizimodua hangoaren oso antzekoa dela iruditzen zait. Goiz jeiki, lana, eskola, etxeak eta familiak eskatzen dituen lanak (etxea txukundu, otorduak, erosketak, labadorak...), eskolaz kanpoko ekintzak, entrenamenduak... Badago alde nabaria, "munduko hiriburuan" egon arren zenbaitzutan preso sentitzen naiz. Euskal herrian oso distantzi laburrean ekintza agitz desberdinak egiteko aukera izan  dezakezu: Donostiara joan (edo Bilbora, Gasteizera, Baiona edo Iruñara, inor ez dadila hasarretu), hondartzara, mendira, Iparraldeko txoko zoragarrietara, eskalatzera, eskiatzera... Hemen berriz, mugitzea asko kostatzen zaigu, kotxerik ez dugu eta garraio publikoan mugitzeko  denbora asko behar da. Ez nuke nahi gaizki ulertzea. Hemengo esperientzia ikaragarria izaten ari da, dudari gabe, baino hango bizimoduak gehiago hasetzen nau. Zer nahi duzue esatea, halaxe sentitzen dut...

Sekulako hotza izan dugu azken ilabetean, 10 grado zero azpitik ia egunero eta hemen dabilen haizearekin sentsazioa ikaragarria da. Azken egunetan Euskal Herrian bezala elurra bota du eta ederki gozatu dugu.

Orain dela 10 egun ETBrako lana egiten duen Olatz Arrietarekin egun osoa pasa genuen elkarriketak eta irudiak grabatuz. Badirudi ETBk "Euskaldunak munduan" tankerako programa bat egin nahi duela eta frogarakoan parte hartuko dugu. Ikusiko dugu zerbait txukuna egiten ote duten grabatutakoarekin. Olatzekin eta bere lankideekin oso egun polita, eta hotza!, pasa genuen. Datozen asteetan jarriko omen dute telebistan.

Gaur hiru bideo utziko dizkizuet.

1. Azken ilabeteko irudiak:





2. ETBrako grabaketako "behind the scene":


3. Anderrekin grabatutako "How to make an origami boat" tutoriala. Umeek horrela hitz egin arren, ez Ixak, ez nik ez dugu horrela hitz egiterik lortu, ezta lortuko ere...



2 comments:

  1. Kaixo family:
    Hemendik zinemara jaongo zarete! Ea enteratzen zareten ze egunetan emango duten telebistan eta abisatu zuek ikusteko.
    Anderrek ematen du hor bizi dela beti, pasada bat!
    hemendik denak ondo, euria eta euriarekin baina ondo.
    Jarraitu horrela eta zaindu zaitezte asko. Musu haundi bat Eibartik
    Treviñotarrak

    ReplyDelete
  2. Aupa Treviñotarrak!!!
    Muxu handi bat zuentzat ere. Telebistakoa, gero ere ETBko weban eskuragarri egongo dela pentsatzen det.
    Ondo bizi!!

    ReplyDelete