Saturday, November 26, 2011

THANKSGIVING DAY

Gauza eder asko ikusi ditugu azken hilabeteetan eta... ikusteko gelditzen zaizkigunak! Baino gertatu zaigun gauzarik ederrena ezagutu dugun jendea eta jaso dugun babesa izan da. Iritsi aurretik telefonoz zein e-mailez hartu eman dexente izan genuen Pedrorekin (New Yorken lau urte daramatzan Tolosako gazte ausart eta jatorra), Patxi eta Jaionerekin (NYn 10 urtetik gora daramatzaten Donostiako bikotea) eta Inaki Bastarrikarekin (New Jerseyen 25 urtetik gora daramatzana, mundu guztian zehar ibili dena eta bere bizitzarekin liburu mardul eta eder bat idatzi daitekeen Tolosarra -egunen batean baimena eskatuko diot eta luzeago idatziko dut bere istorioei buruz-). Hemen ginela, David eta Iranzu (Bilbotarra eta Larrasoainar bikotea) bere alaba Leirekin iritsi ziren New Yorkera eta beraiekin ere astero hitzorduren bat izaten dugu.

Pedrok eta Stephiek hasierako egunak askoz ere xamurragoak egiteaz gain (koltxoi puzgarriak erosi, erosketak non egin azaldu, hamaika gonbite piszinara, afari-meriendak egitera, barbakoak...) orain ere astero-astero bisitan etortzen zaizkigu, Maren eta Eunateri etxeko lanekin laguntzen diete... hor egoten dira beti. Mila esker!

Davidek eta Irantzuk umeak hartu dizkigute hauek jai izan dutenean eta Ixaskunek eta biok lana izan dugunean, etxeko lanekin lagundu diete ere eta hor egoten dira beti laguntza emateko prest. Mila esker!

Patxik eta Jaionek asko animatu gintuzten etorri aurretik, eta zalantza asko genituenean ere (pisua non alokatu, nola...) erabiak hartzen ere. Hemen ginenetik kontaktuan jarraitu badugu ere ez dugu aukera handiegirik izan beraiekin elkartzeko (nesken urtebetetzera etorri ziren bere seme Julenekin) baina pasa den igandean bere etxera gonbidatu gintuzten eta egun zoragarria pasa genuen, Queens-eko Forest Hills Gardens-en (lotura ingelesez dago baina gazteleraz ere jarri daiteke) bizi dira,  auzoa 1900 inguruan eraiki zen Tudor estiloarekin eta zinez ederra eta ikusgarria da. Tertuli eder eta interesgarrain pasa genuen eguna eta hauteskundeen emaitzen zapore gazi-gozoarekin etxerako itzulia egin genuen. Mila esker!

Pasa den ostegunean Thanksgiving Day ospatu genuen (urteko egunik seinalatuenetakoa da);  familiak elkartzen dira eta Turkey (Indioilarra) famatua jaten dute. Guk famili zoragarri baten babesean ospatzeko suertea izan dugu. Konta ezinak dira Inaki Bastarrikarekin hitz egin dugun aldiak. Oso maiz deitu izan digu, zerbait behar ote genuen, zer moduz ginen, gu ezagutzeko gogo handia zuela esateko... Eta noiz, Thanksgiving Day baino egun hoberik elkar ezagutzeko? Inaki, New Jerseyeko South Brunswick herrian bizi da bere emazte Ruthekin. Goizean goiz trena hartu eta 50 minuturen bueltan hango estazioan topatu ginen berarekin. Agur goxo eta atsegina egin zigun, autoa hartu eta mundu berri baten barrena abiatu ginen, baso zabalak, famili bakarreko etxeak, urbanizazio dotereak... inguru ederra. Hemen autoa ezinbestekoa da, bizlagunaren etxera joateko ez bada, beste guztirako beharrezkoa da. Amaya, Inakiren eta Ruthen alabaren etxean pasa genuen eguna, bere Senar Brett eta Juliana eta Tommy bere seme-alabekin. Jose (beste semea) eta Jill, bere hiru semeekin, Kyle, Aidan eta Jack ere gurekin izan ziren. Jaki zoragarriak prestatu zituzten (Turkey famatua nagusi izan zen noski!) eta eguna jan-edanean eta giro ezin hobean joan zitzaigun. Gaua berriz Gloria (alaba) eta Cherylen etxean pasa genuen (hauek Noah izeneko mutikoa dute). Goizean gosari aparta egin ondoren Princeton Unibertsitateko kanpusa ikustera joan ginen (bizi diren tokitik oso gertu dago). Unibertsitatea 1748an hasi zen lanean eta garai hartan eraikitako inguruan ibili ginen; zoragarria! Estatu Batuetako unibertsitate hobenetarikoa omen da, bertan zenbait Nobel saridunak irakasteaz gain Albert Einstein ere irakasleen artean egon zen. Mila esker Inaki, Ruth, Amaya, Brett, Jose, Jill, Gloria eta Cheryll! Eta marrubizko muxuak Tomy, Juliana, Kyle, Aidan, Jack eta Noahrentzat!

Eta eskerrak emateko garaia izanik, nola ahaztu familiakoak eta lagunak, idatziz, skypen bitartez edo besterik gabe gurekin maiz gogoratzen zaretenak eta horrebeste indar bidaltzen dizkiguzuenak. Mila esker denoi!



10 comments:

  1. Thanksgiving ariketa bikaina!!!

    Ene, ene, honezkero erabateko amerikanuak ditugu pamiliyan... Tira ohitura onak kopiatzea ere bikain dago, ;-)

    Muxu erraldoia denontzako, hor ehuntzen ari zareten giza-sare goxo hori barne...

    Irene

    ReplyDelete
  2. Aupa familia!
    Oso politta...egia esan zoriontsu eta irribartsu ikusten zaizue, ta asko poztutzen gea hortaz! Are gehiago, imagina hoiek ikustean ia malkoak ateratzen zaizkit emozionatuta...je je, ze xenxiblea naizen, e?
    Pozten naiz halako jende jatorra ezagutzeko aukera izateaz, muxu bat!!
    Miru

    ReplyDelete
  3. Kaixo family!!!!
    Aze idatzi eta notizi zoragarriak elarazten dizkiguzuen beti Blog bidez! Zorionak!
    Egia esan jende paregabea aurkitu dezutela dirudi han, baino hori ere gauza batengatik da... zuek ere horrela zaretelako!!! jejejeje Nere gurasoekin ere antzeko experientzia bizi izan genuen, gure kasuan Sheffield-en, inglaterra, eta beti antzeko experientziekin... jejejejeje Eta erlazioak mantentzen ere, pentxa duela 3 aste Altzon babarrunak jaten egon ginen 1978an Inglaterran Unibertsitatean aitaren doktoratu zuzendaria izan zenarekin!!!! 33 urte ondoren!!!!!!!!!!
    Ea gure ama eta Izaskun animatzen dire bixitan jutea... Gure ama ederki mugituko da eta han!!! Badakizute, kaxkagorri hori...
    Ondo segi, eta zaindu!
    Portzierto... potoli potoli nago... martxo bukaeran Dina jaioko da eta!!!! Peruren arrebatxoa!!!
    Muxuuuuu haundi bat!!!!
    Peru, Ander eta Gloria (Dina)

    ReplyDelete
  4. Ahal den neurrian gauza onak kopiatzen saiatuko gara Irene! (bueno "Pata Negra" taldearen abestiak zioen bezala "todo lo que me gusta es ilegal, es inmoral o engorda" horretatik ere zerbait ikasiko dugu, baina hori... ez dugu kontatuko!

    Aupa Miru! Beste blog bat egin beharko nuke "back side-a" erakutsiz, horretan ez ginake horren irribartsu aterako... (hala ere, etzazu pentsa, onetik txarretik baino gehiago dago).

    Mila esker Gloria, Ander eta Peru! Eta zorionak! Dina bidean delako. Askotan eguneroko zurrunbiloan sartzen gara eta lagunekin ahazten gara, eta gure bizipenak kopartitzerakoan askoz ere hobeto sentitzen garela pentsatzen dut. Besarkada handi bat eta ondo joan dadila dena!

    ReplyDelete
  5. Kaixo Andu ta familia!
    Baneukean hire blogan berri hire etxeko launtzailek esanda, ta ikusteken bezela leku guztitan topatzen dek jende jatorra. Ondo segi eta etorritakon gure jogur goxoak proatzeko aukera izango dezue! Len lan gutxi genula ta, oain bat geio!
    Ondo segi ta zorte on!
    Fermin.

    ReplyDelete
  6. Aupa Fermin!!
    Zeozer asmatu beharko diagu hire esne, gazta ta jogur earrak New Yorkera ekartzeko; agian... negozioa zabaldu eta hemen saltzeko aukera zegok!!
    Mila esker gurekin gogoratzeagatik.
    Besarkada bat eta eskuminak familakoei.
    Ondo bizi.

    ReplyDelete
  7. Kaixo Ander zer moduz? ikastolan lagun berri asko egin dituzu? erreza al da horko ikastola?...
    Gelan lagun berri bat etorri zaigu Kati izena du eta hungariarra da,...
    Eguberrietan Shanti futbito txapelketan talde bat antolatu dugu gelako mutilak, "Laskorain izarrak" deitu diogu, azalduko dizut zer moduz doakigu.
    ZORIONAK, ZORIONAK, HAPPY BIRTHDAY, ANDER biharko partez... aio Iker Izaguirre

    ReplyDelete
  8. Kaixo ni oso ondo nao. Eta zu?Egitan futboleko ekipo bat in dezuela? Lagun batzuk egin ditut baino ez geiegi. Katiri lagundu in bear diozue zeba beste erri batetikan etorritakon zaiagoa da dena. ea irabazten dezuen txaplketa!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! milla esker nere urtebetetzeaz gogoratzeagatik.
    MERRY CHRISTMAS AND A HAPPY NEW YEAR!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
    Ander

    ReplyDelete
  9. Kaixo Andu and familiy!
    Arantxa naiz , Aralarko zure lankidea.Zer moduz zeate?
    Irakurtzen dizudanez oso ondo moldatu zarete inguru hortara.Pozten naiz.
    Beno, GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON BAT OPA dizuet.
    Besarkada bat

    ReplyDelete
  10. Kaixo Arantxa!!
    Mila esker guregana gerturatzeagatik eta Merry Christmas and Happy new year zuentzat ere!

    ReplyDelete