Saturday, December 24, 2011

Merry Christmas

Ez da erraza horrelako lanak txintxo-txintxo aurrera eramatea. Denbora, zer konta, aldartea, inspirazioa... hori guztia behar izaten da, eta batzutan... ba ezin.

Gauza asko pasa dira azken hilabetean.

Thanksgiving pasa eta berehala gabonak prestatzen hasi ziren hemen, bueno, han ere hau ez da berria, geroz eta azkarrago hasten dira/gara  argiak eta musika kaleetan jartzen.

Xabi eta Laida hemen izan genituen abendu hasieran, asteburuan beraiekin hiriaz gozatu genuen, astean zehar berriz gu gure eginkizunetara eta ezin denbora gehiegi elkarrekin pasa, baino gauero tertuli goxo eta atseginak izan genituen eguneko kontakizunekin, hango berrik, bakoitzaren kezkak eta ilusioak...

Hogeiean Anderren urtebetezea izan zen, zortzi urteko gizontxoa daukagu etxean!

Azken astean Sara eta Ane dazkagu apopilo, Boisen lau hilabeteko "Erasmusa" egin ondoren etxera bueltan bisita egitera etorri zaizkigu, bueno, eta bide batez New York ezagutzera ere. Oraindik hemen daude eta gurekin ppasako dituzte eguberriko egun hauek. Oso jatorrak eta alaiak izateaz gain eredu ederra dira gure seme alabentzat, gustua ematen du horrelako gazteak atzetik datozela ikusteak!

Egun hauek ahalik eta hobetoen pasa itzazue eta ea martxa hartzen dudan berriz ere eta astero lehiotxo hau irekitzeko gai ote naizen.

Besarkada handi bat denontzat eta bereziki egun hauek arrazoi bat edo besterengatik hutsune edo tristeziren bat barruan duzuen lagun guztientzat. Ea denok gai garen laino tartetik argia ikusteko eta etorkizuna itsaropenez ikusteko!

Merry Christmas.

Gaurko bideoan Xabiren argazki asko sartu ditut, horrela kalitatea hobetzeaz gain ni ere tarteka azaldu naiz.

11 comments:

  1. Eguberri on! Ondo pasa egun hauek eta urte berria ondo ondo hasi! lasterarte!Izaskun

    ReplyDelete
  2. ke bonitas fotografias!!!
    urte berri oon!!!familia!!!
    ondo ondo pasa!!!!
    VICKY

    ReplyDelete
  3. Que bonito es todo lo que poneis. Me alegro de que esteis disfrutando.
    Os hemos echado de menos el día de Navidad.
    Zorionak eta urte berri on.

    ReplyDelete
  4. Kaixo Andu!
    Lehenik eta behin zorionak horrelako blog politta eguneratuta mantentzeagatik. Lan ederra emango dizu! Zuen bideoak oso gustora ikusten ditut, umeak zoragarri daude, zein baino zein polittagoa...Zorionak fetxa seinalatu hauetan eta batez ere zorionak horrelako familia ederra alai eta zoriontsu mantentzeagatik. Urte berri on! ta muxu piloa denentzat!
    Libe

    ReplyDelete
  5. OSO POLITA ARGAZKIAK ETA MUSIKA.
    ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

    MADDI, OXEL, KAIET and FAMILY.

    ReplyDelete
  6. HAPPY NEW YEAR. HOLA IZASKUN SOY JOSU DE RENTERIA QUIEN HIZO LA TESISI CONTIGO. ME HE ENTERADO QUE ESTAIS EN NY QUE BIEN VIVI ALLI 2 AÑOS Y YA DE REGRESO.
    NO TENG VUESTRO CORREO EL MIO ES JOSUFRANCO@HOTMAIL.ES PARA VOLVER A ESTAR EN CONTACTO .
    ME ALEGRO MUCHO TODO OS VAYA BIEN

    ReplyDelete
  7. Eupa, guztioi:
    Pasa den igandean jakin nuen Junkalek esanda NY aldean zabiltzatela eta bloogeroak zaretela, beraz, jakin-mina piztuta sartu naiz. Beno, harrituta geratu naiz zuen ausardia ikusita, bejondeizuela!!!! Irudi zoragarriak eta hunkigarriak jarri dituzue, benetan. Jakin ezazue, lazkaotarrok ere ikusten zaituztegula. Ondo bizi eta muxu eder bana!!!!
    Pakea.

    ReplyDelete
  8. Está bien verte un poco Andu,..dile a Izaskun que ya le vale y que se cuelgue ella también la maquina. Muy bonitas fotos.Bea

    ReplyDelete
  9. Juantxo, Irene, Mattin eta Malentxo hemen izan dira gurekin egun hauetan eta konturatu orduko lagun pilo bat azaldu zarete hemenduik!

    Eguberri On zuretzat ere IZASKUN, ea elkar ikusteko tartea ateratzen dugun!

    Mila esker Vicky! Urte berri on.

    Hola Edurne! Nosotros también nos acordamos mucho de ese día tan bonito. Un fuerte abrazo.

    Mila esker LIBE, horrelako komentarioekin nola ez naiz ba saiatuko bloga bizirik mantentzen... Besarkada handi bat zuentzat ere.

    Mila esker MADDI, OXEL, KAIET and FAMILY eta muxu handi bat denontzat!

    Aspaldiko PAKEA! Ez dakit ausardia den edo inkonszientzia... Kontua da, kostata izanda ere, abentura honetan murgildita gaudela eta esperientzia izugarria suetatzen ari dela. Besarkada handi bat eta ondo izan!

    Hola BEA! Un abrazo muy fuerte

    ReplyDelete
  10. All the best for the New Year!!

    ReplyDelete
  11. Our thoughts are with you at all time. Best wishes and the bigest hugs for all the family.

    ReplyDelete