Saturday, January 14, 2012

Happy New Year

Happy New Year denori!

Azaroaren bukaeran eguraldi ederrez Central Parken patinatzen genbiltzala, Ixak ea beste urte bat geldituko ote ginatekeen galdetu zuen. Umeei ez zitzaien ideia txarra iruditu. Nik berriz, ezetz esan nuen, urtebeteko tartea nahikoa iruditzen zitzaidala esan nien. "Baino Aita, beste urte bete gelditzen bagea ingelesa primeran ikasiko deu!". Hortan uzti genuen hizketaldia. Abenduan bisita ugari izan ditugu eta eguberrietan Juantxo, Irene, Mattin eta Malentxoren bisitarekin burbuila batean bizi izan gara astebetez. Primeran ibili gara batera esta bestera, hemengo eta hango kontuak dantzan. Eta umeak zer esanik ez, pentsa, elkarrekin eta New Yorken! Baino agurtzeko unea iritsi zen eta Tolosako eta familaren haizea ekarri zigun lehioari ixteko garaia iritsi zitzaion. Agurraren tristura  berehala pasako zela pentsatzen nuen, baina arratsalde osoa  iraun zuen, eta afaltzeko garaian "zergatik ez gea lehenago joaten? "Nik ez dut uztailan hemen gelditu nahi, eskola bukatu eta Tolosara joan nahi dut" "Nik..." Ohituak ginen bizimodu honetara, baina familarekin elkartze horrek berriz ere gure "betiko" bizimodua ekarri zigun gogora eta denok pittin bat "homesick" sentitu ginen. Baina, egunerokoak ez du etenik eta berriz ere martxa hartuta gaude. Burua, bihotza eta gorputzak toki berean daude berriz ere.

Abendu parteko eskolako jaialdiak, nesken atletismoko txapelketa, Euskal Etxeko Olentzeroren etorrera...  bildu ditut ondorengo bideoan.  Eguberrietako bideoa hurrengo baterako utziko dut.


4 comments:

  1. Kaixo familia!!!
    Guri ere kostatu zaigu martxa hartzea, pentsa...
    Gabonak primeran pasa ditugu plan lasaiean.
    A ze oroitzapenak bideoa ikusita.
    Muxu bana solana kaletik!
    ta mister jertsi ere bai!

    ReplyDelete
  2. Aupa, Andu, Ixa, Maren, Eunate, Libe, Ander eta Xabi!!

    Badoa pixkanaka aurrera zuen abentura. Ezagun da zuen mezuetan, bideoetan, gero eta egokituago, erosoago, gustorago zaudetela. Herriminak azkurea egingo dizue noiz edo noiz, normala denez, baina hor bizitzen ari zaretenak, betirako utziko dizue arrastoa, zuei bioi eta zer esanik ez boskote horri, eta denborak ematen duen perspektibarekin, arrasto hori are sakonagoa izango da, segurutik.
    Arrastoekin jarraituz, guk, oraingoz, arrasto gutxi utzi dugu denboraldi hontan elurretan. Izan ere, negurik ez da egiten ari: elur-prezipitazio gutxi izan da eta Pirinioetako mendiak izoztuta daude; ondorioz, istripu dezente izan da baldintza berezi horiek direla medio.
    Bestalde, urtarrilaren 6an arrasto sakona utzitako beste baten oroimenezko kronoeskalada egin zen Aretten, Soum Couy gailurrera. Antxon Bandresen omenezkoa. 140 bat lagun atera ziren eta antolatzaileak oso pozik erantzunarekin. Egun polita atera zen eskirako. Arrastoak arrasto, guk ere lauzpabost eskialdi jo ditugu eta gustora.
    Eta arrasto sakona utzi duten beste batzuekin bukatzeko, jakingo zenuten seguruenera Albertok, Mikelek eta Juanek osatu dutela Antartikako zeharkaldia. Esteka honetan daukazue Oskar Gogorzak Mikeli eginiko elkarrizketa: http://www.elpais.com/articulo/deportes/Todavia/queda/mucho/explorar/elpepudep/20120116elpepudep_8/Tes
    Zuen abenturaren parekoa izan da haien zeharkaldi polarra ere: terrenoa zelaitzen hasi arte oso gogorra, eta gero, haizea pixka bat alde hasitakoan, zertxobait leunagoa. Gustora etorri dira, helburua beteta eta, ia bi hilabete baldintza oso gogorretan igaro ondoren, lehen baino lagunago. Ez da gutxi.
    Tira, barka luzamenduak eta jarraitu lera horietatik tiraka, arrastoa zabaltzen.
    Segi bizkor-bizkor!
    Besarkada bana!
    Ramon

    ReplyDelete
    Replies
    1. Aupa Ramon!!
      Poza ematen zidak hire berri jakiteak.
      Urte gutxitan gauzak ikaragarri aldatu ditut eta hemen egon arren hango berriak ia une berean jakin izaten ditugu. Une honetan harremanetarako diztantziarik etzegok munduan. Dudarik gabe aurrerapen izugarria duk, baina ezin uka xarma pittin bat kentzen diela "abentura" ezberdinei.
      Ea neguak bere lana egiten duen eta elurraz gozatzeko parada ematen ote dizuen... Hala ere elurretan ez badek beste nonbait topatuko duzue non gozatu.
      Besarkada handi bat hitzat eta etxeko guztientzat eta ondo-ondo bizi.
      Andu

      Delete