Saturday, January 21, 2012

Elurra!

Gaur dena zuri-zuri esnatu da!
Oso ederra dago dena eta larunbata izanik festa handia umeentzak. Gure irlatxoan aldaparik ez dago ia, dagoen bakarra gure etxe aurrean izanik bertan bildu gara ume eta guraso eta gora eta behera ederki ibili gara, hoztu arte…

Gaurko bideoan 2011ko azken asteko ibiliak jaso ditut: Sara eta Aneren agurra, Juantxo, Irene, Mattin eta Malentxoren etorrera…



6 comments:

  1. ikusi ditut bideoak eta oso politak dira
    denak ez ditut ikusi baino bueno ikusiko diut eta zuenak ere ikusi diut baina gaur batzuk bakarrik kusi ditut bueno ori nai nizuen esan muxu andi andi andi bat lore muxxx.

    ReplyDelete
  2. Kaixo Malentxo naiz eta asko gustatu zait bideoa.
    Beste bideo asko ere ikusi ditut eta oriek ere asko gusatu zaizkit.
    New Yorken egon ginenean bezala gogoratzen naiz bideo oriekin eta ze gauza politak ikusi genituen gogoratzen naiz.
    Bueno muxxxxxxuuuuuu pila, pila, pila, pila bat denontzat eta agur!!!!!!!!!!!!!!!!

    ReplyDelete
  3. Nik ere zeoze idatzi behar nun ba!

    Bueno, badakit han wain penakin ibili zeatela ta jada Tolosa-ra bueltatu nahi dezuela, baino olako momentungatik merezi du ez?
    Beira ze pozik gauden denak argazki oitan, ai... New York...
    Waindik faltan botatze det ez naiz rrrrrekuperatzen... Halere pozik nao ondo ibili ginalako eta emaitza polittak izan genitulako poxa ta beste gauza batzuk...(gingerbreadhouse bat eta miloi bat JibJab...). Gu hemendik ere ola gabiltza:
    Joe Irene NY-ra jun zeatela! A! eta zuek ere bai joe, ze suertea!
    Badakizue...
    Bueno bideoataz ere zeoze esan beharko zuen aitak olako lanak hartu ta gero. Argazki hartu, bideoa in, interneten kolgatu...

    ESKERRIKASKO ANDU!!!

    Bueno ba, espero det ez gehiegi okupatu izana hemen komentarion lekun.
    Larraxatarren partetik muxxxxxx asko!

    ReplyDelete
  4. Kaixo!

    Ai, ze oroitzapen politak, bideoa ikustean!!! Duela aste gutxi itzuli ginen baina denbora dexente pasa dela dirudi...

    Ikaragarri gozatu genuen joan ginenean (etzaigu kendu inbiriya punttu hori, e?); orain irudiak ikusterakoan, behin berriro. Milesker ta besarkada erraldoia denontzako!

    ReplyDelete
  5. (Nongo ordua ematen du blog honek? Ez hemengoa, ez NYkoa.... xelebrea!)

    ReplyDelete
  6. Mila esker Lore, Malentxo, Mattin eta Irene.
    Horrelako esker oneko hitzak ikusita nola ez ditut ba bideoak gustora egingo!
    Amets bat bezalakoa izan zen zuen bisita eta… oso motz egin zitzaigun!
    Bigarren bideoa prest daukat, ea beranduxeago jartzen dudan (youtuben ikusi dezakezue jada).
    Orduarena… ba ez dakit nongoa ematen duen, pazifikoko irla batekoa edo…
    Muxu handi bana.

    ReplyDelete