Thursday, January 26, 2012

Errutina

Gure eguneroko bizitzak Tolosan egiten genuerarekin antza handia du une honetan. Goizean-goiz jeiki eta lehenengo unetik borrokan hasi, seme-alabak dauzkazuenok badakizue zer izaten den goizeko zurrunbilo hori (jeiki, gosaldu, jantzi, hortzak garbitu, garaiz irten…). Ondoren, ni etxean gelditzen naiz lanean (itxura hartzen hasi da jada egiten ari naizen proiektuak) eta Ixa hospitalera (berak txoratzen jarraitzen du). Hiruretan umeen bila (aurki ezin izango dut "ume" esan!) eta arratsaldetan hemen ibiltzen gara etxerako lanak gora eta behera. Egia esan geroz eta autonomoagoak dira baina oraindik zenbait gauzekin laguntza pixka bat behar izaten dute. Negua lehorra baino oso hotza doa eta ordu asko ematen ditugu etxean sartuta, eta horrenbeste jende eta horren behar desberdinekin… ba bai, tarteka txinpartak ateratzen dira.
Asteburuetan saiatzen gara toki berriak ezagutzen baino, patxara pixka bat ere behar izaten dugu; ez gara urte osoa turisten gisa ibiliko ezta?

Ondorengo bideoa eguberrietako azken egunetako irudiekin egin dut. Musika Marenek aukeratu du…

10 comments:

  1. Ze garaiak oiek...
    Dagoeneko denbora pila pasa dela ematen du eta ikusi ginen azkeneko aldia orain dela 35 egun izan zen. Bideo horrek gogorarazten dit nola agurtu ginan... Ze pena... Eta arkume karamelizatuak? Ez nago seguru bere inguruan zutena karameloa zenik...
    Berriz ere Tolosako munduaz ahaztu et N.Y.C.-z pentsatzen hasten naizenean, berriz gogoratzen naiz denataz: Carneggie Hall-eko siesta, Museum of Natura Histoty-ko komentario agradableak, arkume... karamelizatuak? Top of the top of the rock-eko bistak, inuzentadak... Ea noiz itzultzen naizen... (zeoze ingo det...)

    Bueno, gehio luzatu gabe AIO.
    A! eta ez jan chinatowneko arkumerik INOIZ! :)

    ReplyDelete
    Replies
    1. Ez dakit arkumeak, atak, untsiak edo zer demontre ziren animali horiek, baian seguro oso goxoak egongo direla!
      Mila esker zure sentipen eta oroimenak gurekin konpartitzeagatik, eta lasai egon, seguro itzuliko zarela NYera!
      Muxu handi bat.

      Delete
  2. Como disfruto y que envidia ver vuestros videos.
    muchos muxussss familia!!!!

    ReplyDelete
  3. Kaixo, familia:
    Musika mundiala! Esan Mareneri bidaltzeko taldearen izena, asko gustatu zait eta.
    Zaindu asko eta musu handi bat
    Treviñotarrak

    ReplyDelete
    Replies
    1. Aupa Treviñotarrak!!
      Lasai, Justin Bieberren disko guztiak eta bere bizitza osoa ezagutzen dugu jadanik; honez gero familiko beste bat dela iruditzen zaigu…
      Besarkada handi bat eta ea egunen batean Ixa etxean dagoela skypetik hitz egiten dugun.

      Delete
  4. Aspaldiko partez tartetxo bat hartu dut zuen blogera patxadaz itzultzeko... eta bigarren bideo honetan iruzkinik egin ez nuelaz jabetu naiz! Hau desastria!. Eskerrak emateko idazten dut ba: ederrak oroitzapenak, korrika goango ginateke berriro!!!!

    Besarkada handi-handia!!

    Irene

    ReplyDelete
    Replies
    1. Lasai Irene, Mattinek ederki ordezkatu zuen familia osoa bere iruzkin zoragarriarekin!

      Delete
  5. Jone, Cristina ta JanireAugust 14, 2012 at 2:42 PM

    Anduuu!!! zemuz zabiltzete New York alden?? joee enteatu gea beste urtebete pasa beazuela, azkenen bertan geatuko zeate gañea... inglesez tare ia profesionalak, baño euskeraz hitzetten etzaizue aztu bear uaiñ eee!! buenoo ondo ondoo segi ta eskumiñek zure familiei, zure tutoretzakok izan giñen Jone, Cristina ta Janiren partez, aa ta Janiren anaia Aitorren partez ebai! jajaja goodbye!!

    ReplyDelete
    Replies
    1. Hau da hau sorpresa!
      Mila esker txoko honetatik azaltzeagatik eta gurekin gogoratzeagatik. Lasai egon ingelesa ikasita ere euskera etzaigula ahaztuko!
      Orain Tolosatik agbiltza iraila hasierarte, ea elkar ikusteko aukera dugu!
      Muxu handi bana laurontzat (zuretzat ere bai Aitor, ez lotsatu!)

      Delete