Thursday, August 18, 2011

GURE BLOGA JAIO DA

Aste bete pasa da jadanik NYera iritsi ginenetik.

Bidai hasiera gogorra izan zen denontzat, atzean uzten genituen familia eta lagunak eta aurrean... ba... ilusioa, kezkak, ametsak eta beldurrak.

Berandu iritsi ginen Roosevelt uharteko gure kabitxora eta altzaririk eta argirik ez bagenituen ere, Pedrok (hemen bizi den beste Tolosar bat!) erositako koltxoi puzgarriei esker goxo-goxo egin genuen lo.

Mila esker Pedro, zuk eta Stephiek ematen ari diguzuen laguntza guztiagatik!

Biharamunean bankuko kontua ireki (bete behar diren paper guztiak ikusita dirua oparituko dizutela pentsa zenezake!) eta Brooklyneko IKEAra. Lauretarako erosketa egina bagenuen egunean bertan etxera eramango liguketela esan ziguten; hiru orduetan etxerako behar genuen guztia erosi eta dendako errekorra ondu ondoren, altzariak hurrengo egunerarte ezin izango zizkigutela eraman esan ziguten. Bigarren gaua argi eta altzaririk gabe.

Hemen dena da handia: building-ak, kotxe, kamioiak eta jendea.

Oso pisu ederra dugu eta Roosevelt Island oasi txiki bat da Manhattan-en ondoan. Ia trafikorik ez dago eta berde-gune eta parke ugari ditu. Irlatik sartu-irteerak egiteko teleferiko ikusgarri bat erabili behar da. East Riverren gainetik zoazela dena da harrigarria, Queensboro bridgeko egitura ia ikutu dezakezu, burnien artean ONUko eraikuntza ikusten da, begirada altxatu eta Chrisler Building eta Empire State nor baino nor azaltzen zaizkizu.

Astea etxea ornitzen, Ixaren laneko gestioak eta umeen eskolakoak egiten joan zaigu, baina hala era turismo pixka bat ere egin dugu. Hurrengo bideoa horren lekukoa da.

5 comments:

  1. Zelako esperientzia hasi duzuen, jopelas, oso oso polita. Eskerrik asko gurekin konpartitzeagatik. Ez nekatu eta segi kontatzen zuen pasadizoak eta aitatxo nekatzen bada ba hor zaudete koadrilako gainontzekoak testigoa hartzeko eta zuek ere zer idatzi eta zer konta izango duzue! Animo Amerika zeuena da!

    ReplyDelete
  2. Hola chicos, supongo que poco a poco adaptándoos... y veo que voy a tener que repasar mi inglés por que no entiendo nada de lo que pone en el blog, jejeje.
    Un abrazote

    ReplyDelete
  3. Tienes toda la razón Javi! La erdad es que el dilecto newwyorkino es un poco cerrado. La próxima entrada la haremos en inglés estandar!!
    Un abrazo

    ReplyDelete
  4. Aupa familia! Asko gustatu zaigu blogaren ideia hau. Bideoa oso polita iruditu zaigu eta sekulako inbidia ematen diguzue!! A ze leku politakkk!! Zuek jarraitu berriak idazten, guk gustora irakurriko ditugu eta! Muxu 1na familia guztiarentzat!

    ReplyDelete