Saturday, August 27, 2011

IRENE URAKANA

Badirudi sekulakoa datorkigula hemen hartzen ari diren neurriak ikusita. Denda gehienak itxi egingo dituzte larunbata eta igandean (eta hori hemen sekulakoa da, dena 24 orduz irekita egoten da eta). Garraio publiko guztia ere gaur eguerditik aurrera geldirik egongo da astelehenerarte. Janaria erosteko eta etxetik ez ateratzeko gomendioa egin dute.

Amaiak (bertan lanean ari den Goizuetarrak) bere etxera joateko gonbitea egin digu. Ausarta behar da gero gu bezalako koadrila gonbidatzeko, Amaia! Mila esker!

Pedrok ere irlatik badoala esan digu, New Jerseyeko lagun batzuen etxera.

Seigarren pisu batean bizi gara eta etxeak sendo kitxura duenez bertan goxo gelditzea erabaki dugu. Ikusiko dugu zertan gelditzen den dena. Egia esan orain arte euria egin duen guztietan zaparrada tropikalen itxurako ekaitzak izan dira. Bapatean zerua belztu egiten da eta gereizien tamainako tanta lodik erortzen dira.

Pasa den astean lurrikara bat izan omen zen eta guk nabaritu ere ez genuen egin.

Ikusiko dugu oraingoan...

To be continued.

4 comments:

  1. Bai badirudi Irene fuerte datorrela! Gu ere etxean geratuko gea txintxo txintxo, nahis tea gure Long Island-eko etxea ez oso sendoa izan! Despentsa beteta zain.... Zaindu eta To be continued!!!!!

    ReplyDelete
  2. "Gipuzkoa Island"-etik ere zuzen-zuzenean ari gara jarraitzen breaking news guztiak!!

    Eta guk uste genuela sekulako ezustekoa eman behar genizuela atzo Zarautzen bale bat agertu zela kontatu behar genizuelako!!! Ta zuek albistearen erdian!!!

    Egon trankil eta aprobetxatu esperientziya, egundokoa izango da eta... Muxu handi bana Irene (I hope) lasaixeago baten eta familiaren partetik. Kontau gero, e???

    * Juantxoren ekarpena (en fin): kanpoan zintzilik dauden kaltzontziloak barrura sartzeko...

    ReplyDelete
  3. Hemen "Irene's effect" aipatzen ari dira: bale bat hilda Zarautzen, Hurricane bat New Yorken...
    Eguna nahiko lasai pasa dugu, mugimendu gutxiago antzematen da toki guztietan. Irlatik paseotxo bat emateko eta arratsaldean korrika egiteko aprobetxatu dugu (irlari itzuli osoa 32'etan eman diogu, beraz 5'5/6 kilometro inguruko perometroa duela kalkulatzen dugu -informazio hau bisitan etorri daitezkeen korrilakarientzat-). Momentuz ez da ezer berezia antzematen, baina okerrena goizeko 6etatik 9ak bitartean espero omen da (han 6 ordu gehitu).
    Hala ere etzazue pentsa, atzoko balearen irudiak hurakana baino komentatuagoak izan ziren afari garaian!
    Informatuak edukiko zaituztegu.

    ReplyDelete