Wednesday, September 21, 2011

ASTE GOGORRA

Nekatu xamar gabiltza.

Eguneroko erritmoa ez da batere makala. Goizeko zazpiretan jeikitzen gara denok, Libe, Ander eta Xabier 7:50etarako eskolan egon behar baitute indartze saioetarako. Xabier gaixoa, egunero negarrez uzten dugu. Besteak ez dituzte bere kezkak horrela azaleratzen, baina pentatzen dut gogorra egingo zaiela baita ere. Egia esan, arratsaldeko hiruretan bila joaten natzaienean oso pozik egoten dira denak, hitza bata besteari kenduz goizeko abentura guztiak kontatu nahian.

Eskolan bazkaltzen dute (Xabierrek gehienetan ez du mokadurik jaten). Nahiko otordu xelebreak izaten dira diotenez, hamburgerra, pizza, oilasko xerratxoak, sandwichak... eta fruta aleren bat. Mcdonalseko menuen antza dutela ezin uka, osasuntsugoak izango ote dira!

Eskolatik bueltan batzuetan goseak egoten dira eta bazpadaere zerbait pretatuta izaten dugu. Lauetarako etxerako lanekin haten gara, eta neurria hartuko diogula espero dut, baina momentuz, bi ordutik gora aritzen gara jo ta su, google transletorra gora eta behera. Ixaskun iristen denean (bostak eta seiak bitartean) opari ederra izaten du zai. Marenen eta Eunateren lanik zaienak (Tolstoiren testu bat, Indenpendentzi gerra...) zelofan gorrian bilduak (je,je).

Eskolan hasi zirenetik lan egun gehienak horrela doaz, atseden handirik gabe eta jolas eta jarduera fisiko gutxi xamar eginez. Ea lehen bait lehen bukatzen dugun egokitze aldi hau! Erritmo honekin ezin izango baitugu luzaro jarraitu!

Azken asteburua berriz, bizitza sozial handikoa izan zen. Ostiral arratsadean, City University of New Yorken Atxagaren izena eramango duen Euskal hizkuntzaren katedra berriaren inaugurazio ekitaldian izan ginen. Atxagak berak heman zuen hitzaldia interesgarria izan zen oso eta euskara eta euskal kulturaren inguruan honako hau esan zuen «Esistitzea ez da nahikoa. zeure burua ikustarazi behar duzu. Horregatik, mapan jarri behar da». Nik neurera ekarri nuen, blog honetara, hemen ari naiz ni gure bizipenak kontatzen; konturatu gabe gure abenturatxo hau eskala txikiko mapa batean kokatzen. Dena den, blog honen izate nagusia zuei gure bizipenen berri ematea besterik ez da, zuek ere pittin bat zeuena egin dezazuen esperientzi hau. Horregatik, zuen komentarioak egitera animatu nahi zaituztet. Bestela batzuetan bakarrizketa batean arituko banintz bezala sentitzen bainaiz. Nahi duzuena: idatzitakoa komentatu, bideoari buruz zerbait, galderaren bat... (gogorregi ez nazazue astindu eh!) Joan etorriko bloga izatea gustatuko litzaidake.
Ostiral arratsaldera bueltatuz, oso tarte atsegina igaro genuen, euskaldun eta euskal mundua maite duen jende askoren artean. Oso giro etxekoian izan ginen.

Larunbatean berriz Pedrok eta Stephiek Pedroren jefe txiletarra, bere emaztea eta bi alabekin bazkaltzera gonbidatu gintuzten. Lau bat urte daramatzate hemen eta gustura entzun genituen bere esperientziak.

Igandean zerbait aktiboa egiteko beharra genuen eta erosi ditugun bigarren eskuko (ia berriak) patinak hartu eta Hudson River ertzeko paseotik 145. streetetik 10.enera joan ginen. Zoragarria (bideoa ikusi). Ondoren Igor Susaetarekin geldituak ginen. Igor Urretxuarra da eta ia urtebete darama hemen. Berriako lana tarte baterako utzi eta New Yorkera. Esperientzi interesgarri eta gogorra berea. Lan gogorretan aritu da eta azken aldian PEDICAB bezala dabil, turistak gurdi moduko batean eramaten! Euskal etxean gelditu ginen eta ederki pasa genuen bere istorioak eta bertan zeuden beste euskaldunekin kontu-kontari (Itziar, bertan 24 urte daraman Andoaindarra; Julen 10 urte zituenetik hemen dagoen Bakiotarra eta Aitzol, USAn bost urte daramatzan Donostiarra).
Igorrek blog interesgarria eta oso ondo idatzia du (honez gero nahiko mardula. Bina sarrera astero ia urtebetean, pentsa) Bisita bat egitea merezi du (klikatu).

ORAINDIK EZ DUT BIDEOA EGIN, EA BIHARKO EGITEN DUDAN!

10 comments:

  1. Ni ere antzera nabil, baina kontrako aldean,irakasle, eta espero det baita ere egoera aldatzea, bestela!!!!!
    Ea laster ikusteko aukera daukagun! Ez daukat lotsarik!!!! jajajaja
    Ni bihar nere USAko lehen maratoi erdia East Hamptonen, ea nola doan! egia esan oraintxe Gipuzkoa bertan gaudela dirudi euri jasa honekin!
    Animoak denoi!

    ReplyDelete
  2. Honez gero korrika arituko zara, baina bazpadaere, ANIMO!!
    Egia esan azken aldian gure bizitza soziala izugarria da, agendari begira hasi beharko dugu. Nahi duzuenean etorri bisitan (guk baino errezago duzue mugitzeko!)
    Ondo ibili!

    ReplyDelete
  3. Kaixo!

    Andu, arrazoi duzu: oso gustora irakurtzen dugu bloga -zoriontzeko modukoa, portzierto!-, baina gehienetan isil-isilik. Azken astea erotzeko modukoa izan dugu guk hemen, baina hala ere...

    Dena dela, badakit badagoela idazteko zaitasunak aurkitu dituenik, perfil jakin bat zehazteko eskatzen duelako... Ez da horren zaila, baina seguruaski muga bilakatuko zen zenbait kasutan. Hala ere ez dugu aitzaikiarik!

    Eutsi eguneroko erritmo zoroari -xamurtuko da, seguru!- eta prestatu biharko egun HAUNDIRAKO!!!!

    Lots of love!

    ReplyDelete
  4. Kaixo family:
    Hemen ere lanpetuak gabiltza, baina udazken hasera honetako eguraldi goxoei esker uda luzatu nahiean gabiltza. Gustora jasotzen dugu zuen berri, nahiz eta Xabiren arpegitxoak hunkitu egin gaituen...
    Animo eta aprobetxatu, bere hala helduko zaizue maletak berriro egin beharra eta orduan ere pena...That's life!
    Zer moduz Izaskun hospitalean? Asko ikasten ari al da?
    Goraintziak etxeko denen partetik
    xxxxxxx

    ReplyDelete
  5. Mila esker gonbiteari eusteagatik Irene eta Simon (epeldemartijatarrak)!
    Ikusten dut denok gabiltzala gehiegizko abiaduran! Frenoari sakatu beharko diogu isunen bat jaso aurretik!
    Ixa gustura ari da, hasiera honetan gehien bat ikerkuntzako proiektu batean, baina gaixoekin ere izan du hartu emana eta ia egunero izaten du bilera interesgarriren bat.
    Ixa zein umeak oso gustura daude bideoetako "antzezle" paperarekin, baina bertan kontalari bezala lagun izatea lortuko dut!
    Muxu handi bat!

    ReplyDelete
  6. Kontutxo bat Tolosatik.....
    Zorionak hirukote!!!!!!! Ondo, ondo ospatu eta aprobetsatu esperientzia hau! Happy Birthday!!!!
    Muxu bat denoi eta ea elkarrekin ospatzeko aukerarik daukagun!
    Muxu bat!

    ReplyDelete
  7. Oier Pagola

    Kaixo family. Segi hola, bi egunez behin ikusten dugu bloga. Ander, ze ilusioa egiten didan zu bideoan ikustea.
    A eta zorionak etxeko hiru neskei.
    Ondo izan

    ReplyDelete
  8. Auuupa familia!!
    Iñaki naiz, eta lehenik eta behin: ZORIONAK ANDU!!! Portzierto, 26an ez al zen izan 3 alaben urtebetetze eguna? Nola ospatu edo ospatuko duzue?
    Ah ze etxe puska duzuen, bistak sekulakoak dira eta bisita bat egiteko gogoak pizten ditu, je, je, je.
    Andu, orain arte egindako bideoak zoragarriak dira, ongi ari zara trebatzen teknologi berrietan eta nor daki, NYeko abentura bukatuta, igual Hollywooden ematen dizute lana..
    Animo seme-alaba guztiei eskolako egokitze lan horiekin, ez da erraza izan behar ez, baino lagun berriak egin eta ingelesarekin aurrera egin ahala zihur animatzen hasten direla.
    Brooklyn bridgeeko bideoko abestia asko gustatu zait; Crosby Still and Nash ote?
    Hemendik gauza berri gutxi eta are gehiego zuen bizitza dinamiko eta aldakor horren erritmoarekin alderatuta, edozein modutan, Andu, bihar, faltan botako zaitugu Donostin egin beharreko Iraileko Volley meeting-ean, Naparrei beriz jipoia emanen diegu...halere, ez dira desanimatzen, je, je, je...
    Hemen, udazkeneko kolore goxoak hasiak ditugu paisaiak apaintzen eta eguraldia momentuz eusten du eta iraileko olatu ederren gainean txampak egiteko momentu aproposa dugu ere.
    Hasi naiz entrenatzen Andu, bai, sinistu! nire galdera, zuntz haustura berria noiz izanen dudan jakitea da, je, je...
    Beno familia, orain arte seinalerik eman gabe, baino behin jarrita astindu diot pixko bat ezta?
    Donostitik muxu pilo denentzat eta ANIMO!! Ah ze inbidia ematen diguzuen!!!
    ZOrionak berriz txapeldun!!

    Iñaki

    ReplyDelete
  9. Aupa Iñaki!!
    Ze ilusioa zure hitzak irakurtzea!
    Mila esker urtebetetzeaz gogoratzeagatik. Bai, toki ederrean bizi gara eta bisitarena, abisatu denborarekin eta aurrera! Abestia Emerson Like and Palmerrena dela uste dut, ez zenbiltzan oso urruti ez.
    Eutsi entrenamenduari 2013an Donostian izango dugu Europako txapelketa eta!
    Besarkada handi bat eta eskuminak inefo guztiei.
    Ondo bizi.

    ReplyDelete
  10. Kaixo lagunak!!!

    Azkenean lortu dugu, zuen bloga ikusi, entzun, eta irakurtzea, gogo biziz geunden zuen berrien zain...

    New York izugarri politak dirurdi, etxeak, parkeak, e.a...

    Zuen ikastolako menuak izugarri gustatu zaizkigu, laskoraineko arduradunekin hitzegingo dugu horrelakoak hemen jartzeko...

    Ander,... Iker faltan botatzen zaitu baina oso pozik ikusten zaitugu

    Xabier,... gure andereño berria Ane Illumbe da, eta bi gelakide berriak ditugu, Ane Martin eta Ihintza Urkola...

    ReplyDelete