Saturday, October 1, 2011

ANDER IDAZTERA ANIMATU DA

Kaixo, Ander naiz.

Mila esker idazteagatik, Oier. Ni ere asko gogoratzen naiz zuetaz, lagun guztietaz. Esaiezu nahi badute blogean idazteko. Ni hemen oso ondo nago, eta zu eta gelako guztiak, zer moduz zaudete? Oraindik ez daukat lagunik baina egingo ditut. Nire andereinoaren izena Mrs. Lewis da, ez da oso txintxoa, ez da Maribi bezalakoa, asko gogoratzen naiz berataz ere (eta gu ere -Andu-).

Orain lehengo egun batean patinetan ibili gineneko bideoa jarriko du nire aitatxok.

agur


2011ko irailaren 18a (irailaren 21etik zorretan utzitako bideoa)
Musika: ALOS QUARTETen HAMAR TANTA diskotik: Alaitsu eta Ezpatadantza

19 comments:

  1. kaixo andu ta familia,

    eskumiñek aralar mendi ingurutik. Zuen blogaren berri helerazi hidakenetik, nere jario irakurlera gehituta zeukeat. asi ke zuen berri zuzena izaten diat.

    ondo izan

    iñigo

    ReplyDelete
  2. Kaixo!
    Xabilai estrenatuko gara blogean ahal badegu.
    Izugarri ederra ikusitako eta irakurritako guztia.
    Muxuak solanatik!

    ReplyDelete
  3. Aupa Iñigo!
    Zemuz habil! Ikusten deken bezala hemen e bazeok patinetan non ibili!
    Eskuminak eta ondo bizi!

    ReplyDelete
  4. Aupa Xabilaimardaoma!
    Mila esker eta muxu potolo-potoloak zuentzat ere!

    ReplyDelete
  5. kaixo Ander eta familia:
    Asko gogoratu naiz zuekin denbora guzti honetan eta gaur jakin det blog bat martxan jarri dezuela.
    Oso ondo pasa det zuen bideoak ikusiz eta asko disfrutatzen ikusi zaituztet. Animo Ander, laister lagun berriak egingo dituzu eta ondo moldatuko zara Mrs Lewisekin eta.
    Muxu haundi haundi bat denoi.
    Maribi.

    ReplyDelete
  6. Kaixo Maribi!
    Mila esker zure animoengatik eta beste muxu handi bat zuretzat eta zure etxekoentzat!

    ReplyDelete
  7. Kaixo Ander ta famili, Andoni naiz. Oso gertutik jarraitzen ari gara blog eder hau.
    Lasai Ander, laister moldatuko zara Mrs Lewisekin eta lagun pilo bat egin ere.
    Zuen bideoak ikustean, parregure irrifartsu bat jartzen zaigu ahoan ohartu gabe. Enbidia ematen du bizitzen ari zareten abentura.
    Bestela ikusten dut suhiltzaileak lan asko dutela, ez ta? Ba laguntzarik behar ba dute, abisatu ta Kattalinekin segituan joango naiz.
    Zorionak neskak Irailan izandako urtebetetzeagatik eta zuretzako ere Andu.
    Aupa Xabi eta Ander ta aupa Messi. Eta zuretzako ere, Izaskun, mxu bat.

    ReplyDelete
  8. Mila esker Andoni!
    Ba bai, suhiltzaileak gora eta behera dabiltza egun osoan zehar. Egia esan hemen jendeak sekulako miresmena die eta pasatzean agurtu, txalotu eta argazkiak atera nahi izaten dituzte beraiekin.
    Besarkada handi bat denontzako!

    ReplyDelete
  9. kaixo xabi
    ikusi zaitut patinetan, ze ondo ibiltzen zaren
    berazubiko festetan ibilinitzen
    nereandereinoa da izaskun karrera eta
    liburupilabat dauzkagu
    ea egunenbaten izebaren etxera joaten nazen
    eta ikusikogara
    agur etamuxuaundibat
    zuretzat eta zure etxeko guztientzat
    oier gastesi tolosa

    ReplyDelete
  10. Kaixo Oier
    hemen oso toki politak daude patinetan ibiltzeko. ni kontentugo nago
    orain. muxu aundi bat zuretzat, zure arreba eta gurasontzat eta beste bat handiagoa oraindik zure amona Mirenentzat.
    agur. Xabi
    Ah, eta eskuminak eman zure andereino Izaskuni gure partetik (Andu)

    ReplyDelete
  11. Ander. kriston poza eman dit. horrela jarraitu eta hurrengoan gelatik idatziko dizugu

    ReplyDelete
  12. Kaixo aze buelta patinetan, zer moduz ikastolan Ander, lagun asko egin dituzu?? laskorainekoak bezelakoak?...

    Ni Tromboia ikasten hasi naiz, poliki poliki gero ta hobeto sonatzen du...

    Oier Izaguirre esaten du atzo hasi zirela Pistinako ikastaroarekin, aldageletan 25 lagun batera imaginatu nolako nahaste borrastea...

    gero arte ondo segi,

    afaltzera goaz... saltxitxak eta purea

    ReplyDelete
  13. Kaixo Iker!
    geroz eta obeto nago,gaur futboleko partidoa eduki det eta orain dela aste batzuk flauta ikasten asi nintzen. eskumin asko eman lagun guztiei, asko gogoratzen naiz zuetaz.
    Ander

    Kaixo Oier!
    ondo ibili eta agur.
    Xabi

    ReplyDelete
  14. Hello Ander:
    How are you? ulertzen al dezu inglesez?Zertan ibiltzen zarete patioan?Saskibaloiean,baseballean...

    Guk ere andereño berria dugu:Auritze.

    Ondo pasa Ander.
    Unai

    ReplyDelete
  15. Hello Unai!
    Patioan sakibaloian eta futblen (hemen soccer deitzen diot) ibiltzen gara.
    Ingelesa pixka bat ulertzen dut. Zer moduz zaude zu? Eta beste lagun guztiak?
    Ondo ibili.
    Aiooooooo.
    Ander

    ReplyDelete
  16. kaixo eunatee!! joe ikusitut bideok ta ze ondo ai zeaten pasatzen ee!!

    ReplyDelete
  17. Zer moduz? Tolosan egon nintzen Antxon hil zenean (badakizu, Andu, lankide izan garela desobiratze lanetan San Cristobalen eta hainbat fosatan)eta, noski zuetaz gogoratu nintzen. Nahiz eta ez idatzi noizbehinka sartzen naiz zuen blog honetan eta gustora irakurri eta ikusi egiten ditut zuen argazkiak eta bideoak. Ondo segi, familia Trap, besarkada bat. Koldo

    ReplyDelete
  18. Aupa Koldo!
    Imajinatu nuen handik azalduko zinatela Fernado eta zu. Hementxe jarraitzen dugu ahalik eta hobetoen pasatzen, tarteka hasarretzen eta asko ikasten.
    Nila esker idazteagatik eta besarkada handi bat .

    ReplyDelete