Saturday, October 1, 2011

KOMENTARIOAK NOLA EGIN

Lehenik eta behin barkamenak eskatu nahi dizkizuet komentarioak egiten saiatu eta lortu ez duzuen guztioi!

Ez ditut oso ondo ezagutzen tresna hauen zenbait gauza eta ez nekien gmaileko kontu bat eduki behar zela komentarioak egiteko.

Konfiguzazioa aldatu dut eta orain, komentarioa idatzi ondoren:

"comentar como" jartzen duen horretan "anonimo" aukeratu eta listo.

Ea oraingoan...

6 comments:

  1. Iepa,
    neu ere zuen jarraitzaileen tropelari erantsiko natzaio...
    Aizu Ander, ikusiko duzu zein atsegina den Mrs. Lewis! Ikasturte hasieran irakasleak nahiko urduri egoten dira euren ikasle berriak nolakoak izango ote diren zalantza eta beldurra dutelako. Seguru ez dela konturatu Tolosakoa zarela!
    Berak ingelesa irakastearen truke zeuk patinetan erakutsiko diozula esan eta irribarre zabal-zabala egingo dizu.
    Besteoi besarkada handia, Ibarrako baztertxo batetik.

    ReplyDelete
  2. Bai, tratuan hasi beharko det berarekin, eta patinena ez da batere ideia kaxakarra.
    Ander.
    Aupa Imanol!
    Txanda hartuko diot Anderri. Poztu nau zu ere gure abenturatxoaren partaide egin zarela ikusteak.
    Zuek ere denok ondo ibiliko zaretela espero dut.
    Besarkada handi bat etxeko guztientzat.

    ReplyDelete
  3. Hi hi.
    I'm a real fan of our blog, I love it.
    Izar eta biok par asko eta baita malkoren bat bota ere ...
    Enbidia ematen du zuen abentura grina. Post berrien zain egoten gera.
    Andu zu azaltzen zean argazkiren bat faltan botatzen deu, fantasma detras del objetivo....
    muxu denontzat eta kontaktuak jarraituko deu. txitxi

    ReplyDelete
  4. Hello Txitxi!
    Thank you!
    Nik ere nahi nuke gehixeago idaztea eta argazki gehiago jartzea, baina egia esan behin ere ez dut horren denbora gutxi izan niretzako. Azken aldian Ixak kamara hartzera animatu da eta aterako naiz ni ere, bestela baten-batek ez du sinistuko etorri naizenik ere.
    Zer moduz zuen proiektuak?
    Besarkada bat familia osoarentzat.

    ReplyDelete
  5. Kaixo familia:
    treviño family gara eta ez dakit zelan doan asunto hau. Ikusi dugu ere skape duakazuela, guk ere. Esan zein da zen helbidea kontaktuan jartzeko eta noiz behinka hitz egiteko.
    Truco o trato egin duzue? Mozorrotu eta etxez-etxe ibiltzen da jendea?
    Animo eta muxu haundi bat
    treviño family

    ReplyDelete
  6. Aupa Trevifamily!
    Umeak mozorrotu eta gure building-ean eta lagun batzuenean izan ziren. Umeak bakarrik ibili ziren hemen, baino jende pilo bat iksten zen mozorrotuta.
    Muxu handi bat.
    Andu

    ReplyDelete