Sunday, October 16, 2011

JOLASEAN

Egunerokoak ez digu denbora gehiegirik uzten ohiko eginbeharretatik ateratzeko. Oraingoan iraila hasierako goiz eguzkitxu bateko oroimena berreskuratu dut. Hemengo parke askotan freskatzeko eta jolasteko iturriak daude, batzuei ura etengabe darie eta beste batzuetan botoiren bat sakatu behar da. Egun beroetan tarte atsegin bat pasatzeko aukera paregabea.
Bideo gehienetan denok pozik eta alai azaltzen bagara ere, etzazue pentsa beti horrela denik. Gurean, etxe askotan bezala, ez gara muturretatik, garraisi eta haserretatik libratzen (baina ulertuko duzuen bezala, horiek ez dizkizuet erakutsiko...).


2 comments:

  1. Noski , hori etxe guztitan pasatzen da. Beno zuen 1.go bizilaguna Holandatik idazten dizue animo guztik emateko , ikusiko duzue nola Eguberrietarako beste patxada batekin zaudeten . Horn herrian gaude ( Holandako hegoaldean ) eskolatruke bat dela eta , larunbatean( atzo) etorri ginen eta datorren larunbatean buelta . Ikasleak oso pozik etorri dira eta gu ere bai , jende oso jatorra.
    Oso bloga polita eta txukuna Andu , segi horrela eta asmoa konpartitzeko bada oraindik hobe.
    Aupa eta animo guztiei ! Keep on like that !

    Besarkada haundi bat .
    Warm regards,
    Joserra Zalakain

    ReplyDelete
  2. Mila esker Joserra zure animoengatik, espero dezagun eguberrietarako patxada handiagoz ibiliko garela.
    Best regards for you and for your family!
    Andu

    ReplyDelete